35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2021eko lan egutegia

Igantziko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, 2021eko lan egutegia onetsi zuen.

Ondotik aipatzen den egutegia ezartzeko Politika Ekonomiko, Enpresari eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpena eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 819/2020 Ebazpena izan dira kontuan.

–Urtarrilaren 1: Urte Berria.

–Urtarrilak 6: Errege eguna.

–Martxoak 19: San Jose.

–Apirilak 1: Ortzegun Santua.

–Apirilak 2: Ortziral Santua.

–Apirilak 5: Pazko astelehena.

–Maiatzak 1: Lanaren eguna.

–Ekainak 24: San Juan eguna.

–Ekainak 25: Jai eguna.

–Irailak 29: San Miguel eguna (Herriko jaiak).

–Irailak 30: Jai eguna.

–Urriak 12: Jai Nazionala.

–Azaroak 1: Santu guztien eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduak 7a: Jai eguna.

–Abenduak 8: Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Eguberri eguna.

–Abenduak 24 eta 31: jai egun erdiak izanen dira, lanaldia 8:00etatik 12:00etara ezarriz.

Honela, Igantziko Udaleko urteko lanaldia 1.592 lanordukoa izanen da, honela banatuta geraturik:

a) Orobat, baliogabeak izanen dira larunbat, igande eta Udalean ezarritako jaiegunak.

b) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

c) Udal bulegoan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera 9:00tik 14:00etara izanen da.

Igantzin, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2101466