35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2021eko karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hots, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Ezartzea %0,17ko karga-tasa hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunentzat.

–Aplikatzea %1,15eko karga-tasa ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–Aplikatzea %3,50eko karga-tasa lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–Ezartzea %10,00eko karga-tasa hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2101742