35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2021eko karga-tasak

Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin, Udalak, osoko bilkuran, ondoko hau erabaki du aho batez, hots, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik:

1.–Onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Ezartzea %0,15eko karga-tasa hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunentzat.

–Aplikatzea %1,10eko karga-tasa ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–%3,00ko karga-tasa aplikatuko da lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean.

–%12,00ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergaren gainean.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2101739