35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2021eko lan-egutegia

Ikusirik 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala, Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 15ean egin bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

1.–Aste barreneko jaiegunen 2021eko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 7a: San Fermin.

–Urriaren 12a: Konstituzioaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Uztailaren 8a.

–Uztailaren 9a.

–Urriaren 11.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

2.–Urteko benetako lanorduen kopurua 1.592 izanen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3.–Baliogabe deklaratzea, 2021ean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta xedapen honetan ezarritakoak: 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2021eko lan-egutegian jaso diren horietan ere.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2101469