35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 01/2021 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2021era luzatua), diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Fo-ru Legea).

Barañainen, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2101480