32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez José Luis Muro Cerdán inskribatzen baita Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile gisa.

José Luis Muro Cerdánek 2021eko urtarrilaren 14an eskatu zuen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzeko, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile gisa.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak 2021eko urtarrilaren 13an instalazioetara egindako bisitan bidezko egiaztapenak egin ondoan, 43/21/001 zenbakiko akta ofizialean ageri denez, eskatzaileak betetzen ditu indarreko araudiak horretarako ezartzen dituen baldintzak, batez ere jasota daudenak Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ziurtatzeko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 208/2003 Errege Dekretuan eta Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko erregelamendu orokorrean; hortaz, proposatzen da eskatutako baimena ematea.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. José Luis Muro Cerdáni baimena ematea mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile gisa (3. taldea) aritzeko, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean inskribatzea ES15310462 ekoizle zenbakiarekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2101085