32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-5 unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazioa. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 18ko 2021-0007 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Utergako UO-5 unitatearen birpartzelazioaren behin betiko likidazioa, eta jendaurrean jartzea hogei egunean alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatu zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko tramitean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste tramiterik gabe.

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2101450