32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ostalaritzarako laguntzak, Covid 19ak eragindako krisia dela eta. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/547155). DDBN identifikazioa: 547155.

–Oinarri hauen xedea.

Dirulaguntza deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoa ematea turismoan eta ostalaritzan jarduten duten enpresei eta diru-iturri nagusitzat ostalaritza daukaten ekoizpen enpresa txikiei, egoitza fiskala eta lantokia Lekunberrin badituzte eta beren jarduera kaltetua izan bada Gobernuak 2020ko laugarren hiruhilekoan Covid-19ari aurre egiteko hartu dituen neurriak direla-eta.

–Entitate onuradunak.

Betebehar hauek betetzen dituzten enpresek jasotzen ahalko dituzte laguntzak:

a) Lekunberrin edukitzea, 2020ko uztailaren 1a baino lehenagotik, egoitza fiskala eta lantokia, non laguntzaren xede den jarduera garatzen baita.

b) Alta emanda egotea Lekunberriko Udalean, 2020ko uztailaren 1a baino lehenagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergan, oinarrietan ezarritako epigrafe taldeetako batean.

c) 2020ko laugarren hiruhilabeterako BEZaren aitorpenean aitortutako eragiketa bolumenak %40 edo gehiagoko jaitsiera eduki izana 2019ko denbora tarte bereko zerga oinarriaren aldean.

d) Enpresen titularrak pertsona fisikoak edo nortasun juridikorik gabeko entitateak badira, eta BEZa araubide sinplifikatuaren bidez ordaintzen badute (moduluak), erantzukizunpeko zinpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, zera ziurtatzen duena: 2020ko laugarren hiruhilabeteko diru-sarreretan gutxienez %40ko jaitsiera eduki dutela iazko denbora tarte berarekin alderatuta.

e) Sozietate publiko bat edo zuzenbide publikoko entitate bat ez izatea, edo enpresaren kapitalaren edo gobernu organoen parte nagusia ez egotea administrazio publikoen esku edo horien menpeko entitateen esku.

f) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

h) Dirulaguntzarako eskaera egiteko unean, egunean izatea Lekunberriko Udalarekiko betebeharrak ordainketei dagokienez.

–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web-orrian eskuratu daitezke: www.lekunberri.eus.

Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orrian agertzen diren agiriekin batera. Lekunberriko Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

Lekunberrin, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2101630