32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE 2.2. exekuzio unitatean. Jendaurreko informazioa

Ezkarozeko Udalak, 2021eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkarozeko Udal Planeko UE2.2 exekuzio unitatearen hirigintza-hitzarmena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23., 24., 25. eta 26. artikuluekin eta harekin bat datozenekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkarozen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2101264