32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 10. poligonoko 57. eta 58. partzeletan. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, urtarrilaren 21ean emandako 8/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Aitor Iratzoki Gelbentzuk, Adriana Esteban Gilek, Garbiñe Iguaran Garmendiak eta José María Salgado Dozagaratek sustatutakoa, 10. poligonoko 57. eta 58. partzeletakoa (2. eta 3. partzelak, SK2 sektorea, UE10 unitatea) –Kaxerna Karrika–.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoa betez (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkez ditzaten.

Beran, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2101274