32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLOTZ

Herri-lurren desafektazioa, 6. poligonoko 483., 425., 428.
eta 351. lurzatiak okupatzeko. Hasierako onespena

Allozko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektaziorako espediente bat, herri-lurretako 2.332 metro karratu okupatzeko, Allozko landa-lurreko ondasunen katastroko 6. poligonoko 483., 425., 428. eta 351. lurzatietan, ondotik “Allozko txaleten kolektiboa, Las Golondrinas urbanizazioa” jabeen erkidegoari lagatzeko, hornidurako hodia paratu ahal izateko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Kontzejuko Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Aurreko tramiteak beteta, administrazio-espediente osoa Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaio, onets dezan.

Allotzen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Eduardo Aranguren Olangua.

Iragarkiaren kodea: L2101272