32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

61/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Osasun Publiko-aren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten baita osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 229/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen 6 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Deialdi hori 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak aben-duaren 18an emana 530/2020 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi da osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Erreklamazioak egiteko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta bazter-tuen behin betiko zerrenda onestea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea, ebazpen honen eranskinean ageri dena, osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketa-rako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

NOPLOIko lekualdatze txanda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

GARCIA ULLATE, FCO JAVIER (1)

GREGORIO LÓPEZ, YOLANDA (1)

SÁNCHEZ RATIA, CARLOS (1)

Estatuko lekualdatze txanda

Onartuak:

ORTIZ DE ZÁRATE LÓPEZ, XABIER

Baztertuak: inor ez.

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 347/1993 FDaren 21.1.a artikuluan oinarrituta.

Iragarkiaren kodea: F2101168