31. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2021eko jaiegunak aldatzen dituena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2021eko jaiegunak zehaztu ziren, hots, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Ebazpena 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta (abenduaren 14koan), ikusi da akatsak egin direla zenbait herritako jaiegunak zehaztean.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, kontuan harturik herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoela, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 819/2020 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2021eko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean herri hauentzat adierazitako jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:

Aiegi: Irailaren 3a.

Barillas: abuztuaren 5a.

Deikaztelu: maiatzaren 14a.

Mendigorria: Otsailaren 12a.

Zizur Nagusia: Irailaren 14a.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 22an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2101149