30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituaren espedientea. Hona hemen:

11/2020 aurrekontu-aldaketa: Aparteko kredituaren espedientea, Gizarte Segurantzako gastuetarako (1.400,00 eurokoa), “Gizarte Segurantza” izeneko 1-9200-1600001 gastuen partidan. Finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin, zenbateko berarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea), zeinak 18. artikulura igortzen baitu. Foru dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontu eta gastu publikoaren arloan.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2101266