30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

54/2021 EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsi-tate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2020ko abenduaren 21ean emandako 2216/2020 Ebazpenean atzemandako akatsak, ikertzaile doktore lanpostu bat bitarteko gisa betetzeko hautapen prozesurako deia egiten duen ebazpenekoak.

2216/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko abenduaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana), ikertzaile doktore lanpostu bat bitarteko gisa betetzeko hautapen prozesurako deia egin zen.

Ebazpen horren 3.2 eta 4.2 artikuluetan akats bana atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats horiek zuzentzea.

Eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren 4.1 artikuluan ezarria dagoena, akatsak zuzentzeko ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi behar da kontatzen.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–2216/2020 Ebazpenaren 3.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea (2216/2020 Ebazpena, 2020ko abenduaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, ikertzaile doktore lanpostu bat bitarteko gisa betetzeko hautapen prozesurako deia egin duena).

Honela dioen tokian:

“Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.

Atzerrian lortutako titulazioa ez bada baliokide gisa aitortu eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza horren ordez baliokidetza-aitorpenerako izapideak hasi izana egiaztatzen ahalko da, baldin eta deialdia egin duen organoak deialdi honetan eskatzen den titulazioaren baliokidetzat jotzen badu titulazio hori. Agintaritza eskudunak baliokidetza-aitorpena ukatzea ebazten badu, interesdunak deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko ditu.”

Honela esan behar du:

“Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.

Salbuespen gisa, atzerrian lortutako doktore titulazioa ez bada baliokide gisa aitortu eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, kontratua hasi baino lehen aurkeztu beharko da baliokidetza-aitorpena, baldin eta deialdia egin duen organoak deialdi honetan eskatzen den titulazioaren baliokidetzat jotzen badu titulazio hori. Agintaritza eskudunak baliokidetza-aitorpena ukatzea ebazten badu, interesdunak deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko ditu.”

Bigarrena.–2216/2020 Ebazpenaren 4.2 artikuluan atzemandako akatsa zuzentzea (2216/2020 Ebazpena, 2020ko abenduaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, ikertzaile doktore lanpostu bat bitarteko gisa betetzeko hautapen prozesurako deia egin duena).

Honela dioen tokian:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

Honela esan behar du:

https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/A_OTROS/INAMAT/formulario%20inamat.pdf

Hirugarrena.–Ezartzea eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren 4.1 artikuluan ezarria dagoena, akatsak zuzentzeko ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi behar dela kontatzen.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Ikerketako errektoreordea, Fran-cisco J. Arregui San Martín.

Iragarkiaren kodea: F2101671