30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuaren erabakia, zeinaren bidez 1/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzen baita.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako bileran, baliozkotu zuen 1/2021 Foru Lege-dekretua, urtarrilaren 13koa, zerga arloko zenbait neurri onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua 2021eko urtarrilaren 18ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2021eko urtarrilaren 22ko 7. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 28an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2101611