3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko UE 6 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzak 2020ko abenduaren 18an emandako 273/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi du Carcarko Udal Plan Orokorreko AR2 banaketa eremuko UE 6 exekuzio unitatearen xehetasun-azterketa, Gyprod Investment SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Carcarren, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2015926