294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

142/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 184, 187, 189, 190, 198, 289 eta 296 eredu informatiboak.

Nafarroako Foru Ogasunak ahalik eta zerga-informazio zehatzena lor dezan, beharrezkoa da hura eguneratzea une bakoitzeko errealitatearen arabera, eta aldi berean saiatzea zergapekoek informazioa emateko duten betebeharra betetzeko lana ahalik eta erosoen izan dadin.

Horregatik, zenbait aldaketa egin behar dira araudian, hain zuzen ere, informazio betebehar jakin batzuk betetzeko eman behar den informazioari buruzkoan. Komeni da aldaketa horiek modu integratzailean egitea, arau berean, bermatu ahal izateko, lehen baino hobeto, zergapekoek badakitela zer aldaketa egin diren, eta saihesteko, ahal den neurrian, aldaketa horiek hainbat arautan sakabanaturik gera daitezela.

Hauexek dira foru agindu honetan jasotzen diren aldaketa nagusiak:

Lehen eta bigarren artikuluek aldatzen dute Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 19ko 157/2017 Foru Agindua eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua. Lehenengoaren bidez, 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa. Bigarrenaren bidez, 182 eredu berria onetsi zen, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboa” izenekoa. Aldaketa horren xedea da zehaztapen tekniko bat egitea, zergadunak, aitorpen osagarria aurkeztuz gero, nahitaezkoa baitu hura identifikatzea. Horrela, ez da akatsik izanen aipatu eredu informatiboak betetzean.

Hirugarren artikuluak aldatzen du azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baita 184 eredua, “Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa. Izan ere, abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak kendu egin zuen zenbatespen objektiboaren araubidea eta, horrenbestez, erregistro-diseinuak egokitu behar dira (foru lege horren bidez zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartu ziren, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu zen).

Laugarren artikuluak aldatzen ditu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduaren eranskineko erregistro-diseinuak, “K” izeneko gako berria gehitzeko “Eskuratzearen edo besterentzearen jatorriaren edo etorkiaren gakoa” izeneko eremuan (2. motako erregistro-diseinuetako 142 idazgunea) inbertsio kolektiboko sozietateen akzio liberatuak entregatzeko eragiketaren jatorriaren berri emateko. Foru Agindu horren bidez 187 eredua onetsi zen, honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Bosgarren artikuluak aldatzen du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 27an emandako 27/2009 Foru Aginduaren 3. artikulua. Foru agindu horren bidez 189 eredua onetsi zen, “Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa, eta diseinu fisiko eta logiko batzuk ezarri ziren horiek aurkeztu ahal izateko zuzenean ordenagailuz irakur daitekeen euskarri batean.

3. artikulua aldatzen da, hain zuzen ere, aldaketa bat ezarri delako maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.17.A). a) artikuluan, balio negoziatuen balio nominalari buruzko informazioa gehitzeko. Aldaketa honek indarra hartuko du aipatu erregelamenduaren aldaketak indarra hartzen duenean.

Seigarren artikuluak aldatzen du Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Agindua; foru agindu horren bidez, 190 eredua onetsi zen, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena” izenekoa. Aldaketa horren xedea da, nagusiki, egokitzea “L” gakoaren azpigako batzuen testua, gauzazko ordainsariei buruzkoena, bat etor dadin ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15. artikuluko testu berriarekin. Aldatu nahi dira, era berean, “H” gakoaren azpigakoak, zenbatespen objektiboaren araubidea kendu baitzen eta egokitu behar baitira.

Zazpigarren artikuluak aldatu egiten du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez 198 eredua onetsi baitzen “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izenekoa, zenbait aldaketa tekniko sartzeko erregistro-diseinuetan, informazioaren kalitatea hobetzeko asmoz.

Horrela, bada, lehenik “Partaidetza-portzentajea” eremua aldatzen da: ezabatzen da eragiketa beraren aitortuek partaidetza-portzentaje bera dutenean zeroak jarri beharrari buruzko aipamena. Horrenbestez, eragiketako aitortu bakoitzaren portzentajeak bete behar dira, baita guztiek portzentaje bera badute ere.

Bigarrenik, ereduko “Emandako edo jasotako diru konpentsazioa” eremua aldatzen da, “L” eragiketa-gakoa kentzeko (baloreen split-a eta kontrasplita), gisa horretan hobetuko baita zergadunaren balore-zorroko informazioaren kalitatea. Helburu horrekin berarekin, aldatzen da eremu horri buruz “Konpentsazioak” eremuan zegoen aipamena.

Hirugarrenik, “Lotutako eragiketaren ekitaldia” izeneko eremua aldatzen da, eragiketarik gera ez dadin lotu gabe, bata ekitaldi batean gauzatzen delako eta bestea geroagoko beste ekitaldi batean. Horrela, bada, lotu behar den eragiketa gauzatzeke baldin badago, 0001 gakoa jarriko da “Lotutako eragiketaren ekitaldia” izeneko eremuan, orain arte egin behar zen moduan.

Baina jakinarazi beharra dago, lotutako eragiketa hori gauzatzen den ekitaldian, zer ekitalditan gauzatu zen egiazki eragiketa hori, eta jakinarazi beharra dago zein den aldez aurretik egindako eragiketa horren agindu-zenbakia.

Horrez gain, eta aldaketa horrekin lotuta, “Eragiketa-gakoa” izeneko eremua ere aldatzen da (134 idazgunea), exijituko baita bete dadila “Lotutako eragiketaren ekitaldia” izeneko eremua, aitortutako eragiketarekin lotutako eragiketa ez dagokionean aitorpenaren ekitaldiari, beste ekitaldi bati baizik.

Azkenik, bi eremu berri gehitu zaizkio 198 ereduari (IFZ eta izen-abizenak edo sozietatearen izena), bitartekaria identifikatzeko, baldin kontrapartidako eragiketa lotua aitortzaileak berak egin ez badu.

Zortzigarren artikuluak aldatzen du abenduaren 9ko 149/2016 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, 289 eredua onesten duena, “Elkarren laguntzaren esparruko finantza-kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa. Maiatzaren 25eko 366/2021 Errege Dekretuaren bidez garatu zen finantza transakzioei buruzko zergaren autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko prozedura, eta aldatu ziren zerga arloko beste arau batzuk. Errege-dekretu horrek, azken xedapenetako hirugarrenean, aldaketa bat sartu zuen azaroaren 13ko 1021/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluan (errege dekretu horren bidez ezarri zen zenbait finantza konturen titulartasuna edo kontrola dutenen egoitza fiskala identifikatzeko betebeharra, bai eta kontu horiei buruz informatzekoa ere, elkarren laguntzaren esparruan). Aldaketa horren eraginez, abenduaren 9ko 149/2016 Foru Agindua aldatzen da, jasotzeko 289 eredua aurkezteko betebeharra izanen dela baita aitorpena egitera beharturik dagoen finantza-erakundeak ez duenean zer kontu informatu ere. Aldaketa hori gauzatzen da aipatu foru agindu horren 3. artikulua aldatuta.

Aitorpen informatibo hori aurkezteko betebehar berriak eragiten die 1021/2015 Errege Dekretuko eginbide-arauak aplikatu ondotik komunikatzeko konturik ez dutela ondorioztatzen duten finantza-erakundeei.

Bederatzigarren artikuluak aldatzen du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 296 eredua, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” izenekoa. Aldaketa horren helburua da hobetzea 296 ereduan –urteko aitorpen informatiboan– eman behar den informazioa. Bereziki, “03” eta “07” azpigakoak aldatzen dira, eta “12” eta “13” azpigakoak txertatzen (ereduaren diseinu fisikoetako eta logikoetako 2. motako erregistroko 102 eta 103 idazguneak) zeinetan emanen baita kargatik salbuetsita dauden bidaia-gastuetarako esleipenen eta dieten kontu. Horrez gain, eremu berri bat sortzen da, non adieraziko baita zein den ordaintzaileak gauzazko ordainsarien hartzaileari jasanarazi dizkion konturako sarreren zenbatekoa.

Era berean, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera agiriak elektronika bidez aurkeztuko direnez, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian eskuratu daitekeen inprimakiaren bidez, foru aginduetako artikulu jakin batzuk aldatzen dira, agiriak ordenagailu bidez zuzenean irakur daitekeen euskarrian aurkezteari buruzkoak.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria gaituta dago foru agindu hau emateko, halaxe xedatu delako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluan eta 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluan ere.

Ez-egoiliarren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginak, zeina martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, Ogasuneko ministroari ahalmena ematen dio, azken xedapenetako bigarrenaren 2. apartatuan, onets ditzan ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena eta konturako ordainketak egiteko ereduak; ezar ditzan eredu horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak, eta finka ditzan telematika bidez aurkezteko baldintzak eta kasuak. Ulertu behar da Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek zerga arloan eskumena duen kontseilariari eginak direla, horretarako oinarria izanik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehenengo artikulua.–Aldaketa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 180 eredua onestea.

Onesten da 180 eredua “Pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak, establezimendu iraunkorrei dagozkienak. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuk. Urteko laburpena” izenekoa, elektronikoki aurkeztuko dena, Internet baliatuta”.

Bi.–4. artikulua.

“4. artikulua. 180 eredua aurkezteko epea.

Urtero aurkeztuko dira, urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, 180 eredua eta hari erantsi beharreko dokumentazioa, aurre-aurreko urte naturaleko zenbateko atxikiei eta konturako sarrerei dagokienez”.

Hiru.–5. artikulua.

“5. artikulua. 180 eredua aurkezteko modua.

180 eredua elektronika bidez aurkeztu beharko da, Internet baliatuta, 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz”.

Lau.–6. artikulua kentzea.

Bost. 7. artikulua.

“7. artikulua. 180 ereduaren aitorpenak elektronika bidez, Internet baliatuta, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 180 ereduaren aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du.

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea baldin bada aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat, eduki beharko du Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako ziurtagiri elektroniko kualifikatua edo Cl@ve sistema, zeinak aurreko b) eta c) letretan aipatu baitira, hurrenez hurren, halaxe xedatu baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan, zeinaren bidez kanpo-lankidetzarako ituna onetsi baitzen aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk aurkezteko hirugarren pertsonen izenean eta telematika bidez, eta zerga zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko.

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak erabili beharko du, aldez aurretik, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat, non eta ez duen aukeratzen aurkezpen elektronikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzea. Laguntza programa hori izan daiteke Nafarroako Foru Ogasunak 180 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena, edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat.

Fitxategi horien edukia I. eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, zeinak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai dauden, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan”.

Sei.–I. eranskina. Eranskineko sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“180 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Zazpi.–I. eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Zortzi.–I. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Bederatzi.–I. eranskina. “Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zenbakia” eremua aldatzen da 1. motako erregistro-diseinuan (aitortzailearen erregistroa), 123-135 idazguneak hartzen dituena:

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA

Baldin “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “C” adierazi bada, edo “ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” adierazi bada, zer aitorpen osatzen edo ordezkatzen duen, haren frogagiriaren zenbakia adieraziko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

Bigarren artikulua.–Aldaketa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez eredu berri bat onetsi zen (182 eredua) jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboarena.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 182 eredua onestea.

182 eredua onesten da, jasotako ekarpenei eta dohaintzei eta egindako erabilerei buruzko aitorpen informatiboa egiteko, elektronikoki aurkeztuko dena, Internet baliatuta”.

Bi.–5. artikulua.

“5. artikulua. 182 eredua aurkezteko modua.

182 eredua elektronika bidez aurkeztuko da, Internet baliatuta, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es”.

Hiru.–6. artikulua kentzea.

Lau.–II. eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“182 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”.

Bost.–II. eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Sei.–II. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Zazpi.–II. eranskina. “Aurreko aitorpenaren frogagiriaren zenbakia” eremua aldatzen da 1. motako erregistro-diseinuan (aitortzailearen erregistroa), 123-135 idazguneak hartzen dituena:

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA

Baldin “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “C” adierazi bada, edo “ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” adierazi bada, zer aitorpen osatzen edo ordezkatzen duen, haren frogagiriaren zenbakia adieraziko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

Hirugarren artikulua.–Aldaketa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduan. Foru agindu horren bidez, “Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 184 eredua onetsi zen.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 184 eredua onestea.

184 eredua onesten da “Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen urteko aitorpen informatiboa” izenekoa, elektronika bidez aurkeztuko dena, Internet baliatuta, 7. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei eta 8. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz”.

Bi.–3.1.e) artikulua.

“e) Entitateak jasandako konturako atxikipen eta diru-sarreren zenbatekoa, eta kide bakoitzari egozten ahal zaizkionak.

Era berean, pertsona edo erakunde atxikitzailearen izen-abizenak edo sozietatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia emanen dira”.

Hiru.–4. artikulua.

“4. artikulua. 184 eredua aurkezteko epea.

184 eredua urtero aurkeztuko da, urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarte, aurre-aurreko urte naturalean entitateak eskuratutako errentak eta entitateko kide bakoitzari eratxikitzen ahal zaizkionak aitortzeko”.

Lau.–5. artikulua.

“5. artikulua. 184 eredua aurkezteko modua.

184 eredua elektronika bidez aurkeztuko da, Internet baliatuta, 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrak eta prozedura betez”.

Bost.–6. artikulua kentzea.

Sei.–7. artikulua.

“7. artikulua. 184 ereduaren aitorpenak telematika bidez, Internet baliatuta, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 184 ereduaren aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea baldin bada aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat, eduki beharko du Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako ziurtagiri elektroniko kalifikatua, zeina aurreko b) eta c) letretan aipatu baita, bete dadin ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoa (foru agindu horren bidez onetsi zen aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz eta telematika bidez aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa).

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak laguntza programa bat erabili beharko du, aldez aurretik erabili ere, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, non eta ez duen erabiltzen aurkezpen elektronikoa egiteko prestatu den inprimakia. Laguntza programa hori izan daiteke Nafarroako Foru Ogasunak 190 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, zeinak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai baitaude, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan”.

Zazpi.–II. eranskina. Eranskineko sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“184 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Zortzi.–II. eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Bederatzi.–II. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Hamar.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (entitatearen erregistroa), 27-29 idazguneak:

27-29

Zenbakizkoa

ENTITATEARI APLIKATURIKO ATXIKIPENAREN ORDENA

Baldin “A”, “C”, “D”, “F” edo “G” letrak adierazten badira “GAKOA” eremuan, hots, 2. motako erregistro-diseinuko (entitatearen erregistroa) 77 idazgunean, eta lotutako atxikipena aitortzen bada “K” letra adierazita “GAKOA” eremuan, hots, 2. motako erregistro-diseinuko (entitatearen erregistroa) 77 idazgunean, bi gakoei lotutako ordena-zenbakia adieraziko da eremu honetan (zenbaki bera izan behar dute “K” gakoak eta “A”, “C”, “D”, “F” edo “G” gakoek).

Hamaika.–II. eranskina. “Etekinak zehazteko araubidea”, 2. motako erregistro-diseinuan (entitatearen erregistroa), 82 idazgunea:

82

Zenbakizkoa

ETEKINAK ZEHAZTEKO ARAUBIDEA.

Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, eremu honetan adieraziko da zein den errentak eratxikitzeko araubidean dagoen entitatearen enpresa- edo lanbide-jardueretako etekinak zehazteko araubidea, hiru gako hauetatik dagokiona hautatuta:

1

Zuzeneko zenbatespen arrunta.

2

Zuzeneko zenbatespen erraztua.

3

Zuzeneko zenbatespen berezia.

Hamabi.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (entitatearen erregistroa), 88-96 idazguneak:

88-96

Alfazenbakizkoa

PERTSONA EDO ERAKUNDE HARTZAILEAREN IFZ / INBERTSIO KOLEKTIBOKO ERAKUNDEAREN IFZ / PERTSONA EDO ERAKUNDE ATXIKITZAILEAREN IFZ

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “B” adierazi bada, eremu honetan adieraziko da zein den kapital propioak hartu dituen entitate lagapen-hartzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “E” adierazi bada, eremu honetan adieraziko da zein den inbertsio kolektiboko erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “K” adierazi bada, pertsona edo erakunde atxikitzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) adieraziko da eremu honetan.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hamahiru.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (entitatearen erregistroa), 97-116 idazguneak:

97-116

Alfazenbakizkoa

LAGAPEN-HARTZAILEAREN IZENA EDO SOZIETATE-IZENA / INBERTSIO KOLEKTIBOKO ERAKUNDEAREN IZENA / ERAKUNDE ATXIKITZAILEAREN IZENA.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “B” adierazi bada, kapital propioak hartu dituen entitate lagapen-hartzailearen izen osoa adieraziko da eremu honetan, anagramarik gabe.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “E” adierazi bada, inbertsio kolektiboko erakundearen izena edo sozietate-izena adieraziko da eremu honetan.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “E” adierazi bada, pertsona edo erakunde atxikitzailearen izena edo sozietate-izena adieraziko da eremu honetan.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hamalaugarrena.–II. eranskina. “Sarrera osoak / Sortutako etekinen zenbatekoa / Kontabilitate-emaitza” (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 151-164 idazguneak):

151-164

Alfazenbakizkoa

SARRERA OSOAK / SORTUTAKO ETEKINEN ZENBATEKOA / KONTABILITATE-EMAITZA.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortu diren kapital higigarriaren sarrera osoen zenbatekoa. • Zenbateko honetan kapital propioak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko etekinak ere sartuko dira, ekitaldian errentak eratxikitzeko araubideko entitatearen alde sortu direnak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Atzerrian lortu diren kapital higigarriaren sarrera osoen zenbatekoa. Zenbateko honetan kapital propioak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko etekinak ere sartuko dira, ekitaldian errentak eratxikitzeko araubideko entitatearen alde sortu direnak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “B” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Kapital propioak hirugarrenei lagatzearen ondorioz izandako kapital higigarriaren etekinak, errentak eratxikitzeko araubideko entitatearen alde sortu direnak, hain zuzen, sozietateen gaineko zergaren zergadun diren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren entitateko kideei eratxikitzen ahal zaizkienak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortu diren kapital higiezinaren sarrera osoen zenbatekoa. Zenbateko horretan sartuko dira ekitaldian errentak eratxikitzeko araubideko entitatearen alde sortu diren kapital higiezinaren etekinak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Atzerrian lortu diren kapital higiezinaren sarrera osoen zenbatekoa. Zenbateko horretan sartuko dira ekitaldian errentak eratxikitzeko araubideko entitatearen alde sortu diren kapital higiezinaren etekinak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak dagokion enpresa edo lanbide jardueragatik Espainian lortutako sarrera osoen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateak dagokion enpresa edo lanbide jardueragatik atzerrian lortutako sarrera osoen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “H” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Entitateak merkataritzako eta kontabilitateko arau aplikagarriei jarraikiz prestatu beharreko urteko kontuetan agertzen den kontabilitate-emaitza.

151

IKURRA. Eremu hau beteko da baldin eta negatiboak badira sarrera osoen zenbatekoa, sortutako etekinen zenbatekoa edo kontabilitate-emaitza. Kasu horretan, “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

152-164

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Sarrera osoen zenbatekoa, sortutako etekinen zenbatekoa edo kontabilitate-emaitza adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

152-162. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

163-164. ZENBATEKOAREN ZATI DEZIMALA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hamabost.–II. eranskina. “Gastuak / Errenta negatiboen soberakina”, 2. motako erregistro-diseinuan (entitatearen erregistroa), 165-176 idazguneak:

165 -176

Zenbakizkoa

GASTUAK / ERRENTA NEGATIBOEN SOBERAKINA.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “A” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “01”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe:

• Espainian lortu diren kapital higigarriaren etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “A” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “02”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe:

• Atzerrian lortu diren kapital higigarriaren etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “01”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe:

• Espainian lortu diren kapital higiezinaren etekin osoetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “02”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe:

• Atzerrian lortu diren kapital higiezinaren etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 78-79 idazguneak) “01”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian enpresa- edo lanbide-jardueretan lortutako etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “D” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “02”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe: atzerrian enpresa- edo lanbide-jardueretan lortutako etekinetatik zerga arloan kengarriak diren gastuen zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 77 idazgunea) “L” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. erregistro motaren 78-79 idazguneak) “A”, “C”, “D”, “E”, “F” edo “G”, eremu honetan zera adieraziko da ikurrik eta koma dezimalik gabe:

• Jatorri bera izanik, herrialde berean lortutako errenta positiboen gainetik dauden errenta negatiboen zenbatekoa.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

165-174

ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

175-176

ZENBATEKOAREN ZATI DEZIMALA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hamaseigarrena.–II. eranskina. “Errenta egozgarria / Etekin egozgarri garbia / Aldez aurreko etekin egozgarri garbia”, 2. motako erregistro-diseinuan (entitatearen erregistroa), 177-190 idazguneak.

177-190

Alfazenbakizkoa

ERRENTA EGOZGARRIA / ETEKIN EGOZGARRI GARBIA / ALDEZ AURREKO ETEKIN EGOZGARRI GARBIA.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Herrialde berean lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Herrialde berean lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan (erregistro bereko 82 idazgunea) “2” edo “3” idazgunea adierazi ez bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortutako sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarriak diren gastuen arteko aldea.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan, erregistro bereko 82 idazgunean, “2” edo “3” idazgunea, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Espainian lortutako sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarriak diren gastuen arteko aldea (aldez aurreko etekin egozgarri garbia).

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) ”D” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Herrialde berean lortutako sarrera osoen eta zergaren ondorioetarako kengarriak diren gastuen arteko aldea.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “E” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetza edo akzioen ondoriozko errenta kontabilizatuak edo kontabilizatu beharrekoak, hain zuzen, sozietateen gaineko zergaren zergadun eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren entitateko kideei egozten ahal zaizkienak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “H” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Entitateak ekitaldian lortutako errentaren zenbatekoa, entitateko kideei egozten ahal zaiena.

177

IKURRA. Errenta egozgarriaren edo etekin egozgarri garbiaren zenbatekoa negatiboa denean beteko da eremu hau. Kasu horretan, “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

178-190

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Errenta egozgarriaren edo etekin egozgarri garbiaren zenbatekoa adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

178-188. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

189-190. ZENBATEKOAREN ZATI DEZIMALA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hamazazpi.–II. eranskina. “Gastuen xehetasuna/Jarduera ekonomikoen etekinak”, 2. motako erregistro-diseinua (entitatearen erregistroa), 266-395 idazguneak:

266-395

Zenbakizkoa

GASTUEN XEHETASUNA / JARDUERA EKONOMIKOEN ETEKINAK

Baldin “GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, eta “AZPIGAKOA” eremuan (entitatearen erregistroaren 2. motako erregistroko 78-79 idazguneak) “01” edo “02”, adieraziko da zein den, izaeraren arabera, Espainian edo atzerrian enpresa- edo lanbide-jardueretan lortu diren etekinetatik zerga ondorioetarako kengarriak diren gastuen zenbatekoa, honako atal hauetan:

266-277

PERTSONAL-GASTUAK

Atal honetan, lansari eta soldaten, enpresaren kargurako gizarte segurantzaren eta bestelako pertsonal-gastuen zenbatekoa adieraziko da. Eremu hau bitan banatzen da:

266-275: pertsonal-gastuen osoko zatia adieraziko da.

276-277: pertsonal-gastuen zati dezimala adieraziko da.

278-289

USTIAPEN KONTSUMOAK

Atal honetan, ustiapen kontsumo gisa ordaindutako zenbatekoa adieraziko da. Eremu hau bitan banatzen da:

278-287: ustiapen kontsumoen osoko zatia adieraziko da.

288-289: ustiapen kontsumoen zati dezimala adieraziko da.

290-301

ZERGA ONDORIOETARAKO KENGARRIAK DIREN TRIBUTUAK

Zerga ondorioetarako kengarriak diren tributuen zenbatekoa adieraziko da. Eremu hau bitan banatzen da:

290-299: kengarriak diren tributuen osoko zatia adieraziko da.

300-301: kengarriak diren tributuen zati dezimala adieraziko da.

302-313

ERRENTAMENDUAK ETA KANONAK

Jarduerari lotutako ondasunak edo eskubideak zergadunari lagatzearen ondorioz alokairu, kanon, laguntza tekniko edo antzeko kontzeptuen gisa sortutako gastuen zenbateko kengarria adieraziko da, horien titulartasuna eskuratzen ez den kasuetan.

Eremu hau bitan banatzen da:

302-311: kengarriak diren errentamenduen eta kanonen osoko zatia adieraziko da.

312-313: kengarriak diren errentamenduen eta kanonen zati dezimala adieraziko da.

314-325

KONPONKETAK ETA KONTSERBAZIOA

Atxikitako aktibo materiala konpondu eta kontserbatzeko gastuen zenbateko kengarria adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

314-323: kengarriak diren konponketa eta kontserbazio gastuen osoko zatia adieraziko da.

324-325: kengarriak diren konponketa eta kontserbazio gastuen zati dezimala adieraziko da.

326-337

ZERBITZU PROFESIONAL INDEPENDENTEAK

Jarduera ekonomikoari emandako zerbitzuengatik profesionalei ordaindutako gastuen zenbateko kengarria adieraziko da (hala nola, ekonomialarien, abokatuen, auditoreen, notarioen eta abarren zerbitzu-sariak), baita bitarteko agente independenteen komisioak ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

326-335: kengarriak diren zerbitzu profesionalen gastuen osoko zatia adieraziko da.

336-337: kengarriak diren zerbitzu profesionalen gastuen zati dezimala adieraziko da.

338-349

HORNIDURAK

Argindarrari eta gordetzeko modukoa ez den beste edozein hornidurari (ura, gasa, telefonoa, Internet, etab.) dagozkion gastuen zenbateko kengarria adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

338-347: kengarriak diren hornidura-gastuen osoko zatia adieraziko da.

348-349: kengarriak diren hornidura-gastuen zati dezimala adieraziko da.

350-361

FINANTZA-GASTUAK

Entitatearen jarduerak edo bere aktiboen elementuak finantzatzeko erabili diren besteren finantza-baliabideen ondoriozko gastuen zenbateko kengarria adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

350-359: kengarriak diren finantza-gastuen osoko zatia adieraziko da.

360-361: kengarriak diren finantza-gastuen zati dezimala adieraziko da.

362-373

AMORTIZAZIOAK

Amortizazioen zenbateko kengarria adieraziko da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 16. artikulutik 18.era bitarte eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga horren erregelamenduaren 2. artikulutik 10.era bitarte xedatutakoari jarraikiz.

Eremu hau bitan banatzen da:

362-371: amortizazioaren ondoriozko gastuen osoko zatia adieraziko da.

372-373: amortizazioaren ondoriozko gastuen zati dezimala adieraziko da.

374-385

HORNIKUNTZAK

Baldin “GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, azpigakoaren eremuan (erregistro beraren 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02” adierazi bada eta “ETEKINAK ZEHAZTEKO ARAUBIDEA” eremuan (erregistro beraren 82 idazgunea) “1” adierazi bada, zerga ondorioetarako kengarriak diren hornikuntzen zenbatekoa adieraziko da, kontuan harturik Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoa.

Baldin “GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, azpigakoaren eremuan (erregistro beraren 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02” adierazi bada eta “ETEKINAK ZEHAZTEKO ARAUBIDEA” eremuan (erregistro beraren 82 idazgunea) “2” edo “3” adierazi bada, ez da eremu honetan sartuko kengarriak diren hornikuntzen zenbatekoa, ez eta justifikatzeko zailak diren gastuak ere, Estatuko PFEZaren Erregelamenduaren 30.2 artikuluan aipatzen direnak.

Eremu hau bitan banatzen da:

374-383: zerga ondorioetarako kengarriak diren hornikuntza-gastuen osoko zatia adieraziko da.

384-385: zerga ondorioetarako kengarriak diren hornikuntza-gastuen zati dezimala adieraziko da.

386-395

ZERGA ONDORIOETARAKO KENGARRIAK DIREN BESTELAKO GASTUAK

Zerga ondorioetarako kengarriak diren gainerako gastuen zenbatekoa adieraziko da, eremu honetako beste idazgune batzuetan jaso ez badira.

Eremu hau bitan banatzen da:

386-393: zerga ondorioetarako kengarriak diren gainerako gastuen osoko zatia adieraziko da.

394-395: zerga ondorioetarako kengarriak diren gainerako gastuen zati dezimala adieraziko da.

Hamazortzi.–II. eranskina. “Zenbatekoa (Etekina / Atxikipena / Kenkaria)”, 2. motako erregistro-diseinuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroa), 96-108 idazguneak:

96-108

Alfazenbakizkoa

ZENBATEKOA. (ETEKINA / ATXIKIPENA / KENKARIA).

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “A” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari ondasun kapital higigarriaren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “C” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari ondasun kapital higiezinaren etekin gisa egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “D” adierazi bada, eremu honetan zera adieraziko da:

• Errenta-eratxikitzeko araubidean den entitateko kideari enpresa- edo lanbide-jardueren etekin gisa eratxikitzen ahal zaion errentaren zenbatekoa (diru-sarrerak ken gastu kengarriak, halakorik bada).

• Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (erregistro bereko 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan (erregistro bereko 82 idazgunea) “2”, etekin positibo garbiaren zenbatekoa adieraziko da eremu honetan, “PFEZFLTBren 36.A).3 eta 36.B).4 artikuluetako kenkaria” izeneko eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 160 - 171 idazguneak) adierazitako %5 kenduta.

• Baldin “Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (erregistro bereko 78 eta 79 idazguneak) “01” edo “02”, eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko eremuan (erregistro bereko 82 idazgunea) “3”, etekin positibo garbiaren zenbatekoa adieraziko da eremu honetan, “PFEZFLTBren 36.A).3 eta 36.B).4 artikuluko kenkaria” izeneko eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 160-171 idazguneak) adierazitako kenkarien zenbatekoa kenduta.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroaren 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “E” adierazi bada, eremu honetan zera adieraziko da:

• Entitateko kideari, inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzetik datorren errenta kontabilizatu gisa, egozten ahal zaion errentaren zenbatekoa, kontuan hartuz errenta hori egozten ahal zaiela, bakar-bakarrik, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren kideei edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadun diren kideei.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “01” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, errenta horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri ez badira, 03 azpigakoan aitortu beharrekoak salbu.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “02” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri ez badira.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “F” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “03” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntzen zenbatekoa, baldin gehikuntza horiek etorri badira ohiko etxebizitza birgaitzeko dirulaguntzetatik.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “G” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “01” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gehikuntza garbien zenbatekoa, gehikuntza horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri badira.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 93 idazgunea) “G” adierazi bada, eta “Azpigakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. erregistro motako 94 eta 95 idazguneak) “02” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Errentak eratxikitzeko araubideko entitateko kideari egozten ahal zaizkion ondare-gutxitze garbien zenbatekoa, gutxitze horiek ondare-elementuen eskualdaketetatik etorri badira.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “I” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkion kenkarien zenbatekoak edo oinarriak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “J” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Bazkideari, jaraunsleari, erkideari edo partaideari eratxikitzen ahal zaizkion kenkarien zenbatekoak edo oinarriak.

–Baldin “Gakoa” eremuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroko 2. motako erregistroko 93 idazgunea) “K” adierazi bada, honako hau adieraziko da eremu honetan:

• Entitateko kideari egozten ahal zaizkion atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

96

IKURRA. Etekina negatiboa denean beteko da eremu hau. Kasu horretan, “N” adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia zuriune bat izanen da.

97-108

ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Etekinen, oinarrien edo kenkarien zenbatekoa eta atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

97-106. ZENBATEKOAREN OSOKO ZATIA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

107-108. ZENBATEKOAREN ZATI DEZIMALA. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

Hemeretzigarrena.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroa), 160-171 idazguneak:

160-171

Zenbakizkoa

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINAREN 36.A).3 ETA 36.B).4 ARTIKULUKO KENKARIAK

Baldin “GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazten bada eta etekina zehazteko araubidea zuzeneko zenbatespen erraztua bada (2. motako erregistroko 82 idazgunea), eremu honetan adieraziko da entitateak kenkari honen aurretik duen etekin positibo garbiaren zenbatekoari 36.A).3 artikuluak aipatzen duen %5eko portzentajea aplikatzearen ondoriozko emaitza, eta emaitza hori entitateko parte-hartze portzentajearekin biderkatuko da.

Baldin “GAKOA” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “D” adierazten bada eta etekina zehazteko araubidea zuzeneko zenbatespen berezia bada (2. motako erregistroko 82 idazgunea), eremu honetan adieraziko da entitateak kenkari honen aurretik duen etekin positibo garbiaren zenbatekoari 36.B).4 artikuluan aipatutakoaren arabera dagokion kenkari-portzentajea aplikatzearen ondoriozko emaitza, eta emaitza hori entitateko parte-hartze portzentajearekin biderkatuko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

160-169

OSOKO ZATIA. Kenkariaren zenbatekoaren osoko zatia adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

170-171

ZATI DEZIMALA. Kenkariaren zenbatekoaren zati dezimala adieraziko da. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Hogei.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroa), 200-202 idazguneak:

200-202

Zenbakizkoa

BAZKIDEARI APLIKATURIKO ATXIKIPENAREN ORDENA

Baldin “A”, “C”, “D”, “F” edo “G” letrak adierazten badira “GAKOA” eremuan, hots, 2. motako erregistro-diseinuko (bazkidearen erregistroa) 93 idazgunean, eta lotutako atxikipena aitortzen bada “K” letra adierazita “GAKOA” eremuan, hots, 2. motako erregistro-diseinuko (bazkidearen erregistroa) 93 idazgunean, bi gakoei lotutako ordena-zenbakia adieraziko da eremu honetan (zenbaki bera izan behar dute “K” gakoak eta “A”, “C”, “D”, “F” edo “G” gakoek).

Hogeita bat.–II. eranskina. “ZURIAK” eremuak, 2. motako erregistro-diseinuan (bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen edo partaidearen erregistroa) aurretik 200-500 idazguneak hartzen zituenak, 203-500 idazguneak hartuko ditu aurrerantzean.

Laugarren artikulua.–Aldaketa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 28ko 339/2014 Foru Aginduan, zeinaren bidez 187 eredua onetsi baitzen, honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 187 eredua onestea.

187 eredua onesten da, zeinak balio baitu honako hauek aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez. Elektronika bidez aurkeztuko da, Internet baliatuta, honako helbide honetan: https://hacienda.navarra.es”.

Bi.–7. artikulua.

“7. artikulua. 187 eredua aurkezteko modua.

187 eredua elektronika bidez aurkeztuko da, mezu informatikoak baliatuta, foru agindu honen 9. eta 10. artikuluetan ezarritako baldintzei eta prozedurari jarraikiz”.

Hiru.–8. artikulua kentzea.

Lau.–Eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“187 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Bost.–Eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Sei.–Eranskina. “K” gakoa gehitzen da “J” gakoaren azpian, “Eskuratzearen edo besterentzearen jatorriaren edo etorkiaren gakoa” izeneko eremuan, 2. motako erregistro-diseinuan (eragiketaren erregistroa), 142 idazgunea:

“K. Inbertsio kolektiboko sozietateen akzio liberatuak entregatzea”.

Bosgarren artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 27an emandako 27/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 189 eredua onestea eta hura aurkezteko modua.

189 eredua onesten da, “Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa, zeina elektronika bidez aurkeztuko baita, Internet baliatuta”.

Bi.–3.1.b) artikulua.

“b) Titular direneko akzioen, partaidetzen edo baloreen kopurua eta mota, eta, akzioen edo partaidetzen balio nominala”.

Hiru.–5. artikulua kentzea.

Lau.–II. eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“189 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Bost.–II. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Sei.–II. eranskina. “Balore kopurua” eremua aldatzen da 2. motako erregistro-diseinuan (aitortuaren erregistroa), 130-145 idazguneak hartzen dituena. Aurrerantzean, testu hau izanen du:

130-145

Zenbakizkoa

BALORE KOPURUA

Entitate juridikoen kapitaleko edo funts berekietako akzio edo partaidetzen guztirako kopurua adieraziko da, merkatu antolatu batean negoziatu direnak, merkatu antolatuetan negoziatutako kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen ondoriozko baloreena edo inbertsio kolektiboko erakunde baten kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioena edo partaidetzena, zeinetan aitortuak partaidetza-portzentaje jakin bat duen.

Ondorio horietarako, aitortu asko daudenean, haietako bakoitzean adieraziko da partaidetza-portzentaje jakin bat duten baloreen guztirako kopurua.

Eremu honi buruzko informazioa emanen da, bakar-bakarrik, “BALOREAREN GAKOA” (81 idazgunea) izeneko eremuan “A”, “B” edo “C” balioa idatzi denean. Bi eremutan zatitzen da:

130-139

Baloreen zati osoa. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

234-235

Baloreen zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Seigarren artikulua.–Aldaketa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitzen 190 eredua, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena”.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 190 eredua onestea.

190 eredua onesten da, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena” izenekoa, zeina elektronika bidez aurkeztuko baita Nafarroako Foru Ogasunaren web-orria baliatuta, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es”.

Bi.–4. artikulua.

“4. artikulua. 190 eredua aurkezteko modua.

190 eredua elektronika bidez aurkeztuko da, Internet baliatuta, 7. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei eta 8. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz”.

Hiru.–5. eta 6. artikuluak kentzea.

Lau.–7. artikulua.

“7. artikulua. 190 ereduaren aitorpenak elektronika bidez, Internet erabilita, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 190 ereduaren aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea baldin bada aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat, eduki beharko du Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako ziurtagiri elektroniko kalifikatua, zeina aurreko b) eta c) letretan aipatu baita, bete dadin ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoa (foru agindu horren bidez onetsi zen aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz eta telematika bidez aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa).

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak laguntza programa bat erabili beharko du, aldez aurretik, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, non eta ez duen aukeratzen aurkezpen elektronikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzea. Laguntza programa hori izan daiteke Nafarroako Foru Ogasunak 190 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, zeinak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai dauden, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan”.

Bost.–Eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“190 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Sei.–Eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Zazpi.–Eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (atxikitzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Zortzi.–Eranskina. 2. motako erregistroa (hartzailearen erregistroa), 78 idazgunea, “Hartzekoaren gakoa”, “H” gakoak testu hau izanen du:

“H. Nekazaritzako, abeltzaintzako, oihangintzako eta enpresako jardueretako etekinak, zenbatespen objektiboan edo zuzeneko zenbatespen bereziaren modalitatean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan aipatzen denaren arabera”.

Bederatzi.–Eranskina, 2. motako erregistroa (hartzailearen erregistroa), “AZPIGAKO” eremuko 79-80 idazguneak, H gakoari dagozkion hartzekoak:

“01. Abeltzaintzako, nekazaritzako eta arrantzako araubide berezian dauden nekazariak eta abeltzainak.

02. 100eko 1eko atxikipena duen abeltzaintza.

03. Oihangintzako jarduerak.

04. Garraiolariak eta atxikipenaren menpe dauden beste profesional batzuk”

Hamar.–Eranskina. 2. motako erregistroa (hartzailearen erregistroa), “AZPIGAKO” eremuko 79-80 idazguneak, “L” gakoari dagozkion hartzekoak, 02, 20, 22, 24, 25 eta 28 azpigakoek testu hau izanen dute:

“02. Terrorismo-ekintzen biktimentzako prestazio publiko bereziak, terrorismoaren kontrako borrokan emandako dominen eta goraipamenen ondoriozko pentsioak, eta kalte pertsonalengatiko kalte-ordainak, ezarri direnak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.e) artikuluan”.

“20. Honako kasu hauetan emandako prestazio publikoak: jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak hartzeagatik, zurztasunagatik, haur bat baino gehiago erditu edo adoptatzeagatik, minbiziak edo beste edozein gaixotasun larrik jotako seme-alaba adingabeak zaintzeagatik, bai eta familiaren arloan kasuan kasuko deialdien bidez emandako laguntzak ere, salbuetsirik daudenak halaxe ezarri delako ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren lerroaldean, salbu eta L28 edo L29 azpigakoan adierazi beharrekoak”.

“22. Prestazio ekonomikoak, ezarri zirenak Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan, eta prestazioak eta sorospenak agortu dituzten langabeentzako laguntzak (horiek biak ezarrita daude Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen foru legean), salbu eta L28 edo L29 azpigakoetan adierazi behar direnak”.

“24. Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak halaxe ezarri delako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan. Azpigako honetan ez dira sartzen 25 azpigakoan (hurrengo azpigakoan) adierazi behar diren gauzazko lan etekin salbuetsiak.

Nolanahi ere, zerbitzuak emateko zeharkako formulak erabiltzen direnean soilik, datuak eskatuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluaren a) eta b) letretan ezarritako lan etekin salbuetsietatik 24 azpigako honetan sartzen direnei buruz.

25. Gauzazko lan etekinak, salbuetsirik daudenak hala ezarri delako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 15.3.b) artikuluan, enpresek edo enplegatzaileek bideratzen dituztenak euren langileen seme-alabei Haur Hezkuntzako lehen zikloaren zerbitzua ematera. Hala ere, azpigako honetan ezarritako gauzazko lan etekin salbuetsiei dagokienez, horien gaineko datuak eskatuko dira, bakar-bakarrik, zerbitzu horiek emateko zeharkako formulak erabiltzen direnean”.

“28. Errenta Bermatu gisako prestazio ekonomikoa, ezarrita dagoena Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen Foru Legean, zeina salbuetsirik baitago halaxe xedatu delako 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren k) letrako laugarren paragrafoan”.

Hamaika. Eranskina, 2. erregistro-mota (hartzailearen erregistroa), “AZPIGAKO” eremuko 79-80 idazguneak, “L” gakoari dagozkion hartzekoak. 29 eta 30 azpigako berriak sortzen dira, testu hau izanen dutenak:

“29. Gutxieneko diru-sarrera gisako prestazio ekonomikoa, araututa dagoena maiatzaren 29ko 20/2020 Errege Lege Dekretuan, zeina salbuetsirik baitago halaxe xedatu delako 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren k) letrako laugarren paragrafoan”.

30. Beste errenta salbuetsi batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak (adibidez: elikatzeko urteko sariak, Epe Luzeko Aurrezki Planak, APen kalte-ordainak, kalte-ordainak askatasun-gabetzean egoteagatik, aurrezki sistematikoko banakako planak)”.

Zazpigarren artikulua.–Aldaketa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 156/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez 198 eredua onetsi baitzen, “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izenekoa.

Bat.–1. artikulua.

“1. artikulua. 198 eredua onestea.

198 eredua onesten da (“Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena”). Elektronika bidez aurkeztuko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orria baliatuta, helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es”.

Bi.–4. artikulua.

“4. artikulua. 198 eredua aurkezteko epea.

198 eredua urtero aurkeztuko da, urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitartean, aurre-aurreko urte naturaleko eragiketen berri emateko”.

Hiru.–5. artikulua.

“5. artikulua. 198 eredua aurkezteko modua.

198 eredua elektronika bidez aurkeztuko da, Internet baliatuta, 6. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei eta 7. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz”.

Lau.–6. artikulua.

“6. artikulua. 198 ereduaren aitorpenak elektronika bidez, Internet erabilita, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 198 ereduaren aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea baldin bada aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat, eduki beharko du Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako ziurtagiri elektroniko kalifikatua, zeina aurreko b) eta c) letretan aipatu baita, bete dadin ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoa (foru agindu horren bidez onetsi zen aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz eta telematika bidez aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa).

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak erabili beharko du, aldez aurretik, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat, non eta ez duen aukeratzen aurkezpen elektronikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzea. Laguntza programa hori Nafarroako Foru Ogasunak 198 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, zeinak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai dauden, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan”.

Bost.–7. artikulua.

“7. artikulua. 198 ereduaren aitorpenak elektronika bidez, Internet baliatuta, aurkezteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web-orriko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da:

1. Sartu Ogasunarekin izapideak egiteko zerbitzura, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orritik.

2. Hautatu egin nahi den aitorpenaren eredua, eta bete aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

b) Nafarroako Foru Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

1. Aitorpena laguntza-programa erabiliz bete.

2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balidatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, baldin eta eredu, ekitaldi eta urte berekoak baldin badira.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da”.

Sei.–8. artikulua.

“8. artikulua. 198 ereduan hornidura informatiboari aplikatzen ahal zaizkion arauak, baldin eta finantza-aktibo edo balore higigarri beraren titular diren aitortu bat baino gehiago badaude.

Finantza-aktibo edo balore higigarri beraren titular bat baino gehiago dauden kasuetan hornidura informatiboa 198 ereduaren bidez ematearen ondorioetarako soilik, betebeharpeko subjektuek banan-banan eman beharko dituzte titularkide bakoitzari dagozkion datu ekonomikoak. Banakatze hori titularkide bakoitzaren partaidetza-proportzioaren arabera eginen da, betebeharpekoak modu fede-emailean dakienaren arabera. Modu fede-emailean jakiterik ez bada, partaidetzaren proportzioa titularkide guztiei zati berdinetan esleituko zaie, informazioa ematearen ondorio horietarako”.

Zazpi.–II. eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“198 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Zortzi.–II. eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Bederatzi.–II. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Hamar.–II. eranskina. Zehaztapen hau gehitzen da “W” gakoaren azpian, 2. motako erregistro-diseinuan (aitortuaren erregistroa), 134 idazgunean:

134

Zenbakizkoa

Eragiketen zerrenda egin behar denean (C, D, L, V, X, Y, eta Z eragiketa-gakoak), beteko da LOTUTAKO ERAGIKETAREN EKITALDIA eremua (368-371 idazguneak) baldin eta aitorpenarenaz bestelako ekitaldi batekoa bada.

Hamaika.–II. eranskina. Aipamen hau kentzen da 2. motako erregistro-diseinuan, 188-192 idazguneetan: “aitortu guztiek partaidetza portzentaje berbera duten eragiketak baldin badira, zeroak jarriko dira”.

188-192

Zenbakizkoa

PARTAIDETZAREN PORTZENTAJEA

Aitortu bakoitzak eragiketan duen partaidetza portzentajea jarriko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

188-190

Portzentajearen osoko zatia (ez badu, zeroak jarri).

191-192

Portzentajearen zati hamartarra (ez badu, zeroak jarri).

Hamabi.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (aitortuaren erregistroa), 224-235 idazguneak:

224-235

Zenbakizkoa

KONPENTSAZIOAK.

Baloreak mailegatzeko eragiketen kasuan, “ERAGIKETA-GAKOA” eremuan (2. motako erregistroko 134 idazgunea) balore horiei “O” bat jarri baldin bazaie, eremu honetan konpentsazioen zenbatekoa adieraziko da. “ERAGIKETA-GAKOA” eremuko gainerako gakoetan (2. motako erregistroko 134 idazgunea), V, Y eta Z gakoak izan ezik, jarriko da urriaren 2ko 878/2015 Errege Dekretuaren 81. artikulutik 84.era bitartekoetan ezartzen diren balore negoziagarrien likidazio prozeduraren ondoriozko likidazio-doikuntzen eta konpentsazioen zenbatekoa. Eremu hau bitan banatzen da:

224-233

Konpentsazioen zenbatekoaren osoko zatia.

234-235

Konpentsazioen zenbatekoaren zati hamartarra.

Hamahiru.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (aitortuaren erregistroa), 348-360 idazguneak:

348-360

Alfazenbakizkoa

EMANDAKO EDO JASOTAKO DIRU KONPENTSAZIOA.

ERAGIKETA-GAKOA eremuan (134 idazgunea) V, Y edo Z gakoa adierazten delarik, zehaztuko da, kasua bada, hartan emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoa.

Eremu hau honela banatzen da:

348: Konpentsazioaren zeinua. “N” balioaren bidez beteko da bakar-bakarrik aitortuak emandako diru konpentsazioak badira.

349-358: Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren osoko zatia.

359-360: Emandako edo jasotako diru konpentsazioaren zenbatekoaren zati dezimala.

Hamalau.–II. eranskina. 2. motako erregistro-diseinua (aitortuaren erregistroa), 368-371 idazguneak:

368-371

Zenbakizkoa

LOTUTAKO ERAGIKETAREN EKITALDIA.

Eremu hau beteko da bakar-bakarrik baldin eta LOTUTAKO ERAGIKETAREN ORDENA-ZENBAKIA (341-347 idazguneak) aitorpenarena ez den beste ekitaldi batekoa bada.

Lotutako eragiketa oraindik gauzatu gabe badago, eremu honetan “0001” jarriko da.

Baldin lotutako eragiketa aurreko ekitaldi bati badagokio, eremu honetan ekitaldi hori zein den adieraziko da.

Gainerako kasuetan, zeroekin beteko da eremu hau.

Hamabost.–II. eranskina. “Bitartekariaren IFZ” eremua gehitzen da 2. motako erregistro-diseinuan (aitortuaren erregistroa), 372-380 idazguneak:

372-380

Alfazenbakizkoa

BITARTEKARIAREN IFZ

Baldin lotutako eragiketa (LOTUTAKO ERAGIKETAREN ZENBAKIA, 341-347 idazguneak) beste bitartekari baten bidez gauzatzen bada, aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du zein den lotutako eragiketan bitartekari aritu denaren identifikazio fiskalaren zenbakia.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, bete daitezen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako arauak (erregelamendu hori onetsi zuen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak).

Hamasei.–II. eranskina. “Bitartekariaren abizenak eta izena, sozietatearen izena edo izendapena” eremua gehitzen da 2. motako erregistro-diseinuan (aitortuaren erregistroa), 381-420 idazguneak:

381-420

Alfazenbakizkoa

BITARTEKARIAREN ABIZENAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA

Baldin lotutako eragiketa (LOTUTAKO ERAGIKETAREN ZENBAKIA, 341-347 idazguneak) beste bitartekari baten bidez gauzatzen bada, aitortzaileak eremu horretan adierazi beharko du zein den bitartekari horren izen osoa edo sozietatearen izena, modu honetan:

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen abizena, tarte bat, bigarren abizena, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Aitortua adingabea bada, haren abizenak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

Hamazazpi.–II. eranskina. “ZURIAK” eremuak, 2. motako erregistro-diseinuan (aitortuaren erregistroa), 421-500 idazguneak hartuko ditu.

Zortzigarren artikulua.–Aldaketa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 9ko 149/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitzen 289 eredua, “Elkarren laguntzaren esparruko finantza-kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa.

Aldatzen da abenduaren 9ko 149/2016 Foru Aginduaren 3. artikulua, zeina honela idatzita geldituko baita:

“3. artikulua. Informazioaren xedea.

Bete dadin azaroaren 13ko 1021/2015 Errege Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoa, 289 ereduan aitortu beharko da urriaren 25eko HAP/1695/2016 Aginduaren III. eranskinean zehaztutako informazio guztia (1021/2015 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan ezarritako salbuespenekin), finantza-kontuen titulartasuna edo kontrola izan eta aipatutako 1021/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren herrialde edo jurisdikzioetako batean (aipatu aginduaren I. eranskinean jasoak) egoitza fiskala duten pertsonei edo entitateei dagokienez.

Edonola ere, ondoriozta liteke, aipatu 1021/2015 Errege Dekretuaren eranskinean aipatzen diren eginbide-arauak aplikatu ondotik, ez dagoela informazio-komunikazioa behar duen konturik. Horrelakoetan, finantza erakundeek nahitaez egin behar duten aitorpen horretan adieraziko dute, bakar-bakarrik, hizpide dugun aginduaren III. eranskineko 1. puntutik 5.era eta 6.2 puntuan zehaztutako edukia”.

Bederatzigarren artikulua.–Aldaketa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitzen 296 eredua, “Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena” izenekoa.

Bat–2. artikulua.

“2. artikulua. 296 eredua aurkezteko modua.

296 eredua elektronika bidez aurkeztu beharko da, Internet baliatuta, 6 bis eta 6 ter artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.”

Bi.–6. artikulua kentzea.

Hiru.–6 bis artikulua.

“6 bis artikulua. 296 ereduaren aitorpenak elektronika bidez, Internet erabilita, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 296 ereduaren aitorpenen aurkezpen elektronikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistema baita, amankomuna dena Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste autonomia erkidego eta toki entitateetarako, eta araututa dagoena PRE/1838/2014 Aginduan. Hari esker, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

d) Aurkezlea baldin bada aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat, eduki beharko du Nafarroako Foru Ogasunak onetsitako ziurtagiri elektroniko kalifikatua, zeina aurreko b) eta c) letretan aipatu baita, bete dadin ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoa (foru agindu horren bidez onetsi zen aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz eta telematika bidez aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa).

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak laguntza programa bat erabili beharko du, aldez aurretik, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, non eta ez duen aukeratzen aurkezpen elektronikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzea. Laguntza programa hori Nafarroako Foru Ogasunak 198 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek bete beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak, zeinak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian ikusgai dauden, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan”.

Lau.–II. eranskina. Sinadura aldatzea eta A) letra kentzea, zeinetan aipatzen baitira euskarri magnetikoen ezaugarriak. “Diseinu logikoak” atalak, lehen B) letra zuenak, A) letra izanen du aurrerantzean.

“296 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEN DISEINU LOGIKOAK”

Bost.–II. eranskina. 0 motako erregistro-diseinua, aurkezpen kolektiboa, 124 idazgunea:

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Sei.–II. eranskina. 1. motako erregistro-diseinua (aitortzailearen erregistroa), 58 idazgunea:

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako honekin beteko da: “T”: transmisio telematikoa.

Zazpi.–II. eranskina. “AZPIGAKOA” eremuan 03 eta 07 azpigakoak aldatzen dira, eta 12 eta 13 azpigakoak gehitzen dira, 2 motako erregistro-diseinuan (hartzailearen erregistroa), 102-103 idazguneak:

“03. Barreneko salbuespena (batez ere: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 14. artikulua), salbu eta 12 azpigakoan aipatutako kasuak”.

“07. Hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna da, Espainiara iritsitako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 10.2 artikuluan, salbu eta 13 azpigakoan aipatutako kasuak”.

“12. Kargatik salbuetsita dauden bidaia-gastuetarako esleipenak eta dietak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikulua).

13. Hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna da, Espainiara iritsitako langileei aplikatzen zaien araubide berezikoa, zeina aipatzen baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 10.2 artikuluan”.

Zortzi.–II. eranskina. “AZPIGAKOA” eremuan paragrafo bat gehitzen da azpigakoen bukaeran, 2. motako erregistro-diseinuan (hartzailearen erregistroa), 102-103 idazguneak:

“Aurreko zerrendako 06, 07, 08, 09,10, 11 eta 13 azpigakoetan aipatzen diren kasuetan, azpigako berariazko horiek beti aipatuko dira, gainerako azpigakoak kontuan hartu gabe”.

Bederatzi.–II. eranskina. “Kontura egindako diru-sarrera jasanaraziak” eremua gehitzen da 2. motako erregistro-diseinuan (hartzailearen erregistroa), 389-401 idazguneak:

389-401

Zenbakizkoa

KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK

Baldin “IZAERA” eremuan (2. motako erregistroaren 99 idazgunea) E balioa (gauzazko errenta) adierazi bada eta edukirik baldin badu ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK eremuak (2. motako erregistroaren 121-133 idazguneak), eremu horretan adieraziko da gauzazko ordainsarien ordaintzaileak hartzaileari jasanarazi dion konturako sarreren zenbatekoa, kasua denean.

Eremu hau honela banatzen da:

389-399: Atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

400-401: Atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

Hamar.–II. eranskina. “ZURIAK” eremuak, 2. motako erregistro-diseinuan (hartzailearen erregistroa), 402-432 idazguneak hartuko ditu.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2021eko informazioari dagokionez.

Alabaina, bosgarren artikuluko bigarren apartatuan ezarritako aldaketa ez da indarrean sartuko harik eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62.17.A.a) artikulua aldatu arte.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2117486