293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

114/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2021eko lan publikoaren eskaintza onesten duena, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak 19.Bat artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan berean adierazitako irizpideak aplikatuko dira, eta, hala, langileen ordezte-tasa ehuneko 110ekoa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta ehuneko 100ekoa gainerako sektoreetan. Eta 19.Bat artikuluaren 3. apartatuan ezartzen du ezen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza eskumenak dituzten administrazio publikoek lehentasunezko sektore bat osatzen dutela, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostuak zehazteari begira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezte-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen 2021erako lan publikoaren eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 261 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2020ko tasari dagokio, aipatu 11/2020 Legearen 19.Bat. artikuluan ezarri bezala.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposatu diote Nafarroako Gobernuari onets dezan 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, zeinak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 261 lanpostu biltzen baititu.

2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

261 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 30 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer kidegotan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 261 lanpostu biltzen ditu, eta langileak ordezteko 2020ko tasari dagokio, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: berrehun eta berrogeita bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30084, 30162, 30209, 30228, 30255, 30300, 30339, 30475, 30490, 30554, 30584, 30650, 30653, 30792, 30820, 30882, 30887, 30926, 30932, 30940, 30948, 31032, 31069, 31170, 31176, 31204, 31289, 31418, 31488, 31578, 31621, 31649, 31659, 31684, 31770, 31798, 31885, 31918, 31931, 31979, 32012, 32077, 32114, 32150, 32193, 32379, 32385, 32464, 32553, 32562, 32602, 32609, 32649, 32779, 32795, 32799, 32805, 32810, 32828, 32829, 32878, 32913, 32919, 32942, 32951, 32985, 32988, 33012, 33054, 33081, 33107, 33134, 33170, 33193, 33239, 33248, 33256, 33279, 33377, 33381, 33394, 33499, 33600, 33612, 33655, 33676, 33680, 33710, 33750, 33778, 33889, 33936, 33948, 34010, 34017, 34037, 34061, 34089, 34095, 34120, 34129, 34130, 34131, 34146, 34165, 34181, 34213, 34270, 34278, 34330, 34362, 34418, 34489, 34507, 34526, 34608, 34635, 34642, 34653, 34657, 34672, 34743, 34829, 34849, 34854, 34862, 34948, 34955, 34956, 34972, 34996, 34999, 35016, 35172, 35178, 35199, 35227, 35229, 35306, 35345, 35354, 35365, 35366, 35382, 35386, 35389, 35392, 35395, 35397, 35444, 35445, 35451, 35463, 35525, 36131, 36143, 36150, 36155, 36160, 36167, 36177, 36182, 36192, 36296, 36313, 36321, 36603, 36642, 36655, 36684, 36688, 36700, 36961, 36971, 36973, 37620, 37624, 37628, 37672, 37693, 37710, 37753, 37787, 37826, 37877, 37921, 37941, 37949, 38004, 38534, 38549, 38561, 38569, 38581, 38601, 38610, 38619, 38631, 38632, 38633, 38638, 38641, 38645, 38668, 38670, 38716, 38721, 38736, 38743, 38745, 38749, 38750, 38755, 38764, 38774, 38786, 38788, 38790, 38794, 38795, 38805, 38810, 38812, 38832, 38842, 38843, 38849, 38850, 38864, 38869, 38888, 38896, 38899, 38906, 38915, 38917, 39199, 39200, 39201, 39202, 39203, 39204, 39205, 39206, 39207, 39230, 39235, 39244 eta 39246.

–Hezkuntzako ikuskatzaileak: hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 31377, 32318, 32362, 33231, 33602, 33634, 33934, 34452, 35043, 36274, 38016, 38022.

1.3. Lanpostuen espezialitateak eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean zehaztuko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 30 lanpostu gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandetarako.

Bi. Erreserba hori kidego hauetan aplikatuko da:

–Hezkuntzako ikuskatzaileak: lanpostu bat erreserbatzen da.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: 29 lanpostu erreserbatzen dira.

Hiru. Kidego bakoitzaren erreserba espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera banatuko da, Eskubide Sozialetako Departamentuak txostena egin ondoan, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen.

3. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117981