293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

111/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2021. urteko lan publikoaren eskaintza onesten duena, 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako enplegua egonkortzeko tasari dagokiona.

2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 19. artikuluaren Bat apartatuaren 9. zenbakian, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat ezartzen du, non sartuko baitira, aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2017ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuak, sektore eta kolektibo hauetan: administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak, ikerketako langileak, osasun publikoko langileak eta ikuskaritza medikoko langileak, baita beste zerbitzu publiko batzuetakoak ere.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak eta bat etorriz aipatu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen artikulu horretan ezarritako egonkortze-tasaren arauekin, ondorioztatzen da ezen, guztira, Administrazioaren Erroaren eremuko 214 lanpostu sartu behar direla lan publikoaren eskaintzan, aipatu legean ezarritako egonkortze-tasan sartzen diren sektoreei dagozkienak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onets dezan, 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 214 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

214 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza honetako lanpostuetatik 19 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako. Horregatik, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza honetan 4 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza bat onesten da 2021. urterako. Lan eskaintza hau 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio, eta 214 lanpostu biltzen ditu Administrazio Erroaren eremurako.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 109 zenbakia duena.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Erdi mailako unibertsitate tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8600 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1616 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Aretoko buruak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5797 zenbakia duena.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

–Fotokonposizioko ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 961 zenbakia duena.

Nafarroako Gazteriaren Institutua:

–Zerbitzu anitzetako arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 4966 zenbakia duena.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

–Administrazioko teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 2854 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 811 zenbakia duena.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7500 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8178 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6741 eta 6742 zenbakiak dituztenak.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 7458 eta 9381 zenbakiak dituztenak.

–Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8735 zenbakia duena.

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3908 zenbakia duena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7525 zenbakia duena.

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8469 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Mantentze-lanetako laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 5377 zenbakia duena.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

–Artxiboetako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 9793 zenbakia duena.

–Antolamenduko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8599 zenbakia duena.

–Artxiboetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8120 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7483 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 6329 eta 6343 zenbakiak dituztenak.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntzako Batzorde Nagusia:

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 33983 zenbakia duena.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

–Erdi mailako teknikari-liburuzainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 38966 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 35616 zenbakia duena.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

–Fisioterapeutak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 33132, 34285, 34286, 39467, 39468, 39469, 39470, 39471 eta 39472 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 33698 zenbakia duena.

–Administrariak: hogeita sei lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37455, 37458, 37461, 37465, 37587, 37589, 37590, 37592, 38059, 38060, 38061, 38063, 38064, 38067, 38068, 38069, 38070, 38071, 38072, 38956, 38957, 38979, 38987, 38989, 38990 eta 39018 zenbakiak dituztenak.

–Hezkuntza-laguntzako espezialistak: hirurogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 39473, 39474, 39475, 39476, 39477, 39478, 39479, 39480, 39481, 39482, 39483, 39484, 39485, 39486, 39487, 39488, 39489, 39490, 39491, 39492, 39493, 39494, 39495, 39496, 39497, 39498, 39499, 39500, 39501, 39502, 39503, 39504, 39505, 39506, 39507, 39508, 39509, 39510, 39511, 39512, 39513, 39514, 39515, 39516, 39517, 39518, 39519, 39520, 39521, 39522, 39523, 39524, 39525, 39526, 39527, 39528, 39529, 39530, 39531, 39532, 39533, 39534, 39535 eta 39536 zenbakiak dituztenak.

–Mantentze-lanetako ofizialak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 38974 eta 39022 zenbakiak dituztenak.

–Etxezainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 34090 eta 35830 zenbakiak dituztenak.

–Atezainak: hiru lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 37462, 37463 eta 39014 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: hogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 30227, 30383, 30480, 31033, 31587, 31612, 31704, 31936, 32105, 32920, 33121, 33461, 33745, 34699, 34943, 35108, 35143, 35144, 35687, 35688, 35772, 35773, 35775, 35776, 35777, 35778, 35779, 35786, 35787, 35804, 36011, 36012 eta 38498 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 33615 eta 36047 zenbakiak dituztenak.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Psikologiako lizentziadunak (prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 4631 zenbakia plantilla.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 38023 zenbakia duena.

–Erdi mailako unibertsitate tituludunak (laneko arriskuen prebentzioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 36572 zenbakia duena.

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 38035 eta 38038 zenbakiak dituztenak.

–Biltegiko urgazle-gidariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 38948 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 35672 eta 38938 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 34666 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte-langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 3201 eta 6565 zenbakiak dituztenak.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia:

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8324 zenbakia duena.

–Erdi mailako tituludunak (estatistikariak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8737 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 8320 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7537 zenbakia duena.

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 6180 eta 9428 zenbakiak dituztenak.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Antolamenduko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3756 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 957 eta 973 zenbakiak dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 2479 zenbakia duena.

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2505 eta 6937 zenbakiak dituztenak.

–Topografiako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8689 zenbakia duena.

–Artxiboetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8690 zenbakia duena.

–Nekazaritza jardueretako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 8593 zenbakia duena.

–Delineatzaile-ofizialak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 830 eta 2526 zenbakiak dituztenak.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 5460 zenbakia duena.

–Nekazaritzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2306 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako arduradunak (nekazaritzako jarduerak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 5547 zenbakia duena.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Industria ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6855 zenbakia duena.

–Ingurumeneko goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1438 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1474 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 6936 zenbakia duena.

–Basogintzako ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8474 zenbakia duena.

–Administrariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 5467, 5469 eta 5487 zenbakiak dituztenak.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Museoetako goi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 35176 zenbakia duena.

–Goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 33590 zenbakia duena.

–Liburutegiko arduradunak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 30080 eta 36085 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 32617 zenbakia duena.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat. Lan publikoaren eskaintza honetan, 19 lanpostu gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

Administrazio Publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): 2 lanpostu.

–Fisioterapeutak: lanpostu bat.

–Gizarte-langileak: lanpostu bat.

–Administrariak: 4 lanpostu.

–Hezkuntza-laguntzako espezialistak: 5 lanpostu.

–Zerbitzu orokorretako langileak: 6 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat. Lan publikoaren eskaintza honetan, 4 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Administrariak: lanpostu bat.

–Hezkuntza-laguntzako espezialistak: 2 lanpostu.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu bat.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

5. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117616