293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

110/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako egonkortzearen arabera. Lan eskaintza hori ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian ezartzen denez, administrazio publikoetako zenbait eremu eta sektorek aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat izaten ahalko dute, non sartuko baitira, aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2016ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuen % 90, gehienez ere.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, administrazio publikoetako aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarrian honako lanpostu hauek sartuko dira, betiere 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian ezartzen diren baldintzetan: aurrekontu-zuzkidura izanik eta 2016ko abenduaren 31n neurtuta, gutxienez aurreko hiru urtean aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe okupatuak egon diren lanpostuen % 100, gehienez ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillaren datuak azterturik, eta bat etorriz 3/2017 Legearen 19. artikuluko Bat apartatuko 6. zenbakian ezartzen den egonkortze-tasaren arauekin eta 11/2020 Legean aurreikusitako tasa gehigarriarekin, ondorioztatzen da 2021. urterako lan publikoaren eskaintza partzial honetan 81 lanpostu eskaini behar direla guztira: horietatik 79 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen lanpostuak dira, eta 2 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen lanpostuak, betiere aipatutako 3/2017 Legean zehaztutako egonkortze-tasari dagozkion sektoreetakoak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onets dezan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun langileen lanpostuak betetzeko. Eskaintza horretan, guztira, osasun langileen 81 lanpostu sartuko dira: 79 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak dira, eta 2 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak.

81 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 8 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan lanpostu bat gordeko da genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako, non Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen 81 lanpostu sartzen baitira, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako egonkortzearen arabera. Lan eskaintza hori ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67024 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70026 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko laguntzako medikuak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72349, 72350 eta 72351 zenbakiak dituztenak.

–OOLTko medikuak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67379, 72352 eta 72353 zenbakiak dituztenak.

–LZBko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72354 zenbakia duena.

–OOLTko laguntzako OLT/EUDak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72355 zenbakia duena.

–Erizainak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60775, 60833, 66819, 72356 eta 72357 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Biologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70562 zenbakia duena.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 61755, 63297, 67300 eta 68418 zenbakia dutenak.

–Erizainak: hogeita bat lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72363, 72364, 72365, 72366, 72367, 72368, 72369, 72370, 72371, 72372, 72373, 72374, 72375, 72376, 72377, 72378, 72379 eta 72380 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 67902 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72381 eta 72382 zenbakiak dituztenak.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 69355 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72383 zenbakia duena.

–Zeladoreak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70572 eta 72100 zenbakiak dituztenak.

–Zeladoreak: hamar lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72384, 72385, 72386, 72387, 72388, 72389, 72390, 72391, 72392 eta 72393 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72101 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hemezortzi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72394, 72395, 72396, 72397, 72398, 72399, 72400, 72401, 72402, 72403, 72404, 72405, 72406, 72407, 72408, 72409, 72410 eta 72411 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 67323 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia:

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65149 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61533 eta 61986 zenbakiak dituztenak.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 8 lanpostu gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandetarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Erizainak: 3 lanpostu.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikariak: 3 lanpostu.

–Zeladoreak: 2 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, lanpostu bat gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Zeladoreak: lanpostu bat.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

5. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117615