290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia Larunbeko 15. poligonoko 246. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia egitea Larunbeko 15. poligonoko 246. lurzatian (lurzatiko eraikinean egin daitezkeen gehieneko etxebizitzen kopurua mugatzeko zuzkidura-jarduketa). Mariana Espuny Lezaun da sustatzailea.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta aipatutako planaren testua.

Itzan, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117055