29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Tasen, prezio publikoen eta zergen aldaketa 2021erako. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22ko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen tasen aldaketa 2021. urterako, spinningeko bizikletak alokatzeko tasa berria sartzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Alesbesen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2101254