29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko plantilla organikoa.

Erabaki hori argitaratu zen 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Langileen izenen zerrenda

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 3.

Goñi Allo, Blanca Ujue. Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzina-tasuna: 2008ko irailaren 4a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 2.

Iragarkiaren kodea: L2101281