29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2021eko karga-tasak

Morentingo Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

3. 2021eko karga-tasen onespena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalak aho batez

ERABAKITZEN DU:

Ondoko karga-tasa, indize eta portzentaje hauek ezartzea 2021eko ekitaldirako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,31.

–Herri-lurreko ondasunak: %0,80.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gehieneko portzentaje edo koefizienteak aplikatuko dira, eta %8ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik aitzina.

Morentinen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2101225