29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako; maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko lanik gabeko egunak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia.

Alkatetza honek ebatzi du:

1. 2021eko jaien egutegia onestea Monteagudoko Udaleko eta Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko langileen-dako.

1.1. Honako jaiegun hauek ezartzen dira lan-egutegian: (Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak).

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a, 2a eta 5a: Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko bigarrena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduak 3a, San Frantzisko Xabierkoaren jaia, Nafarroaren eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

1.2. Herriko jaieguna:

Irailaren 8a: Bideko Ama Birjinaren jaia.

2. Monteagudoko udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 12:00etatik 14:00etara bitartekoa, astelehenetik ostiralera, salbu eta inoiz aldatu beharra badago, zerbitzuaren inguruko arrazoiak direla eta; azken kasu horretan, behar den denboraz jakinaraziko da.

Nolanahi ere, bulegoak itxita egonen dira abuztuaren 16tik 20ra bitarte, biak barne.

Monteagudon, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2101273