289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2635/2021 EBAZPENA, 2021eko abenduaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an onetsi zuen “Erabakia, administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokiona”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze tasari dagokiona.

“ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO NEURRI URGENTEEI BURUZKO 2021eko UZTAILAREN 6ko 14/2021 ERREGE LEGE DEKRETUAN EZARRITAKO EGONKORTZE TASARI DAGOKIONA

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuak bere 2. artikuluan baimendu egiten du, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan eta 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.bat.9 artikuluan ezarritakoaz gainera, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat, barne hartuko dituena lanpostu zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko bestelako modu baten barnean nahiz kanpoan dauden eta, aurrekontuan zuzkituta egonez gero, 2020ko abenduaren 31 baino lehenago gutxienez hiru urtez behin-behinean eta jarraian beteta egon diren administrazio publikoko egiturazko lanpostuak.

Artikuluaren arabera, egonkortze prozesu horiek antolatzen dituzten lan eskaintzak 2021eko abenduaren 31 baino lehen onetsi eta argitaratu behar dira dagozkien aldizkari ofizialetan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, administrazioko eta zerbitzuetako langileei dagokienez, onetsi zituen jada langile horientzat 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen bidez baimendutako egonkortze tasa barne hartzen duten lan publikoaren eskaintzak, Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 13ko eta 2021eko otsailaren 9ko bileretan hartutako erabaki batzuen bidez.

Beraz, orain Lan Publikoaren Eskaintza berri bat onetsi behar da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuan ezarritako egonkortze baldintzak betetzen dituzten lanpostuak barne hartuko dituena.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, honako hau da, kudeatzaileak proposaturik Gobernu Kontseiluak, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2021eko abenduaren 16an egindako bileran hartu duen

ERABAKIA:

Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Onetsi da administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren bigarren artikuluan ezarritako egonkortze tasari dagokiona.

Lan Publikoaren Eskaintza horretako lanpostuak erabaki honen eranskinean adierazitakoak dira.

Bigarrena.–Hautaketa-prozesuak.

Lan eskaintza horretatik eratorritako hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira 2022ko abenduaren 31 baino lehen.

Hirugarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Errekurtsoak.

Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrena, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita”.

Iruñean, 2021eko abenduaren 16an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Lan publikoaren eskaintza

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTU ZK.

INFORMATIKA ZERBITZUA

CAMPUSA

OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua)

A

245

Informatika Zerbitzua

Iruñea

OLko teknikaria (A.E.)

A

607

Ekonomia Gaietarako Zerbitzua

Iruñea

OLko teknikaria (Euskara)

A

278

Euskararako Atal Teknikoa

Iruñea

OLko teknikaria (Komunikazioa)

A

394

Komunikazio Atala

Iruñea

OLko teknikaria

A

606

Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzua

Iruñea

OLko teknikaria

A

615

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala

Iruñea

OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua)

B

609

Informatika Zerbitzua

Iruñea

OLko kudeaketaria

B

613

Irakaskuntza Zerbitzua

Iruñea

Liburutegiko OLko laguntzailea

B

221

Liburutegi Zerbitzua

Iruñea

Artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzailea

C

612

Liburutegi Zerbitzua

Iruñea

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (E. Industriala eta Potentzia E.)

C

345

Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saila

Iruñea

Zerbitzuetako ofiziala

C

848

Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Iruñea

OLko administraria

C

397

Irakaskuntza Zerbitzua

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F2117775