289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arbeitzako Kontzejuak, 2021eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren aurrekontua 2022rako.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Arbeitzan, 2021eko azaroaren 29an.–Kontzejuko burua, Mikel Oroquieta Landa.

Iragarkiaren kodea: L2117396