289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

146/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua, hau da, “Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa” izenekoa.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 2ko 146/2016 Foru Aginduaren bidez, 194 eredua onetsi zen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko erabiltzen dena, besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzeko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legearen bidez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatu zen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Foru Legearen testu bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa, 87.2 artikuluan informaziorako betebehar berri bat eransteko kooperatibentzat, kooperatibari egiten zaizkion ekarpen sozialen eskualdaketatik edo itzulketatik datozen errentei dagokienez; zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari gaikuntza ematen zaio zehazteko zein den, batetik, eman beharreko informazioa, eta, bestetik, betebehar hori betetzeko modua eta epeak. Komenigarri iritzi zaio informazio betebehar hori 194 ereduan biltzeari.

Beharrezkotzat jotzen da ereduaren izena aldatzea, argi gera dadin bertan ematen dela, halaber, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketen eta eskualdaketei buruzko informazioa, eta, horregatik, foru agindu honen bidez onesten da 194 eredu berria, bere baitan hartuko duena informaziorako betebehar berri hori, eta aukera baliatzen da abenduaren 2ko 146/2016 Foru Aginduak izan dituen aldaketak sistematizatzeko.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 87.1 artikuluak ezartzen duenez, atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena aurkezteko betebehar formala dute, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak atxikipenen urteko laburpena aurkeztu behar du, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Ez-egoiliarren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginak, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zenak, 23. artikuluan ezartzen du establezimendu orokorrak, jasotzen dituzten errentengatik, sozietateen gaineko zergaren atxikipenen araubidearen menpe egonen direla eta, hala, atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharko dituztela Espainiako lurraldean kokatuta dauden entitate egoiliarrek bezalaxe.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluan eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, atxikipenen urteko laburpenaren aitorpen informatiboa zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak zehaztuko duen ereduan, moduan eta tokian egin behar da.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 194 eredua onestea.

1. 194 eredua onesten da, hots, “Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa” izenekoa.

2. artikulua. 194 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

1. 194 ereduaren urteko aitorpena Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztera beharturik daude honakoak:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrak) gaineko legezko eta erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera, zerga horien gaineko atxikipenak edo konturako sarrerak egitera behartuak dauden pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, administrazio publikoak barne, baldin eta ordaintzen badute 3. artikuluan adierazten diren errentetako bat, atxikipenak edo konturako sarrerak egitearen menpe daudenak, atxikipenak edo konturako sarrera horiek Nafarroari badagozkio Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat.

b) Pertsona fisikoak diren bazkideei haien ekarpenen itzulketarako eskubidea aitortzen dieten kooperatibak, bai eta pertsona fisikoak diren bazkideek ekarpenak eskualdatzen dituztenean ere.

Horrez gain, beren ekarpenen gaineko eskubide errealak eratzen edo lagatzen dituzten bazkideei buruzko informazioa ere eman beharko dute, pertsona fisikoak direnean.

3. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.

1. Honakoak aitortu beharko dira 194 ereduan:

a) Kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, hartzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zergadunak edo sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboak baldin badira, eta, orobat, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako zergadunek establezimendu iraunkorraren bidez lortzen dituztenak.

Eredu honetan aitortu beharreko kapital higigarriaren etekinak edo errentak sortzen dituen ondare-elementuaren, ondasunaren edo eskubidearen hartzaile titularrak bat baino gehiago direnean, eta bakar-bakarrik informazioa ematearen ondorioetarako, aitortzaileak bereizita eman beharko ditu ondare-elementu, ondasun edo eskubidearen titularkide bakoitzari dagozkion datu ekonomikoak. Banakatze hori titularkide bakoitzaren partaidetza-proportzioaren arabera eginen da, aitortzaileak modu fede-emailean dakienaren arabera. Modu fede-emailean jakiterik ez badago, partaidetza-proportzio bera esleituko zaio titularkide bakoitzari.

b) Kooperatibei egindako ekarpen sozialen eskualdaketa edo itzulketa egitearen ondoriozko errentak.

2. Kooperatibek honi buruzko informazioa eman beharko dute:

a) Bazkideei beren ekarpenen itzulketarako eskubidea aitortu baldin bazaie, haien izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia, bai eta ekarpenak eskualdatzen dituztenenak edo ekarpenen gaineko eskubide errealak eratu edo lagatzen dituztenenak ere.

b) Eragiketa mota: itzulketa, eskualdaketa edo eskubide errealaren eraketa edo lagapena.

c) Ekarpen sozialen itzulketaren kasuan, itzulketarako eskubide aitortuaren zenbatekoa. Ekarpenen eskualdaketan, edo eskubide errealen eraketan edo lagapenean, ekarpen horiek eskualdaketaren edo eskubide errealen eraketa edo lagapenaren datan duten balorazioa.

d) Itzulketa edo eskualdaketa eragiketaren izaera: “inter vivos” egintzaren bidezkoa edo “mortis causa” oinordetzaren bidezkoa.

4. artikulua. 194 eredua aurkezteko epea.

194 eredua urtero aurkeztuko da urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, bi egun horiek barne, aurre-aurreko urte naturaleko informazioa emateko.

5. artikulua. 194 eredua aurkezteko modua.

194 eredua bide elektronikotik aurkeztuko da, Internet erabiliz, 6. eta 7. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritako baldintzak eta prozedura betez.

6. artikulua. 194 ereduaren aurkezpen elektronikoa (Internet bidez) egiteko baldintza orokorrak.

1. 194 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude zerrendaturik, Interneteko helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.

c) Aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea (Aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz bide telematikotik aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat), b) letran adierazitako ziurtagiri elektronikoa onartu bat eduki beharko du.

d) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema baita, amankomuna Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste administrazio autonomiko batzuetarako eta toki entitateetarako, eta PRE/1838/2014 Aginduan arautua. Sistema hori erabiliz, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

e) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza-programa bat erabili beharko du aurretik. Laguntza programa hori Nafarroako Foru Ogasunak 194 ereduaren aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia I. eranskinean ezartzen diren erregistro-diseinuen araberakoa izanen da.

f) Aitortzaileek aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude ikusgai, Interneteko https://hacienda.navarra.es helbidean.

2. Bat etorriz Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutakoarekin, aurreko apartatuan ezarritako identifikazio sistemak sinadurarako sistema gisa erabiliko dira.

https://hacienda.navarra.es helbidean edukiko da aurkezpen elektronikoa gaituta duten zerga-betebeharren zerrenda eguneratu bat, eta zehaztuko da aurkezpen modu hori zeinetan den gaituta dagoen bakarra.

3. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

7. artikulua. 194 ereduaren Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.

1. Aurkezpen elektronikoa Internet bidez egiteko, eredu informatiboen inprimaki osagarria erabiliz, prozedura hau erabiliko da:

Lehena. Eredu informatiboen inprimaki osagarrian sartzea Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

Bigarrena. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatzea.

Hirugarrena. Transmititu beharreko fitxategia eranstea.

2. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapenak.

2. Zehazki, indargabetzen da Ogasuneko eta Finantza Politikarako kontseilariaren abenduaren 2ko 146/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita 194 eredua, hau da, “Kapital higigarriaren etekinen kontura eta besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko errenten kontura egindako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena” izenekoa.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2021eko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2021eko abenduaren 17an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINA

194 eredua telematikoki aurkezteko sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinu logikoak

A) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitortzailearen erregistroa: Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: Hartzailearen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat hartzaile dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motakoa); gero, hurrengo aitortzailearen datuak eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aurkezpen kolektiboak egiten direnean edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

A.–0 ERREGISTRO MOTA

Aurkezpen kolektiboa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘194’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

SG: bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA: bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du, eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero, letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA: etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA: Aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroaren (2. mota) “Probintziaren kodea” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa.

Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK GUZTIRA.

Euskarrian heldu diren hartzaileen osoko kopurua (erregistroak) adieraziko da, alde batera utzita zein aitortzaileri dagokien.

(Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

Gako honekin beteko da:

‘T’

Telematika bidez aurkeztea.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

134-173

DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

194 EREDUA

B.–1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘194’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan.

Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

Gako honekin beteko da:

‘T’

Telematika bidez aurkeztea.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau honela banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizkoa, 9 posiziokoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 194 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA.

“C” bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA.

“S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

“Ordezko aitorpena” eremuan “S” jarri bada, eta soilik kasu horretan, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren hartzaile guztien kopurua adierazi beharko da. Hartzaile bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz kontatuko da (2. motako erregistroen kopurua).

145-159

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan (157-169 idazguneak) adierazten diren diru kopuru guztien batura ikurrik eta koma dezimalik gabe adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-157

Osoko zatia, atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbateko osoarena.

158-159

Zati dezimala, atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbateko osoarena.

160-174

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK” eremuan (174-186 idazguneak) adierazten diren diru kopuru guztien batura ikurrik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

160-172

Osoko zatia, atxikipenen eta konturako sarreren zenbateko osoarena.

173-174

Zati dezimala, atxikipenen eta konturako sarreren zenbateko osoarena.

175-183

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

Aitortzaile honentzako euskarrian aitortutako hartzaile guztien kopurua (erregistroak) adieraziko da, hots, haien konturako sarreren eta atxikipenen oinarrian ikur negatiboa eta/edo zero agertzen dutenak. Hartzaile bera erregistro bat baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua)

184-198

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan (157-169 idazguneak) adierazten diren diru kopuru guztien batura ikurrik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

199-237

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

194 EREDUA

C.–2. ERREGISTRO MOTA

Hartzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’.

2-4

Alfazenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘194’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak posizio hauexetan duen eduki berbera eman.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Pertsona fisikoa bada, hartzailearen IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Hartzailea pertsona juridikoa bada edo errentak eratxikitzeko araubidea duen entitate bat bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da.

Adingabe edo ezgaituen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezgaituaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea adingabea bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

36-75

Alfabetikoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe nahitaez. Hartzailea adingabea bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Oro har, hartzailearen helbide fiskaleko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERÍA

04

ASTURIAS

33

ÁVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CÁCERES

10

CÁDIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEAR UHARTEAK

07

JAÉN

23

LEÓN

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MÁLAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.C. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

SORIA

42

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

78

Alfabetikoa

JATORRIA.

Dagokion gako alfabetikoa adieraziko da, gakoen zerrenda honen arabera:

A. Transmisioa.

B. Amortizazioa edo diru-itzulketa.

C. Truke edo bihurketa.

D. Finantza-aktiboen eskualdaketa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 64.3 e) artikuluan aipatzen den kupoiaren mugaeguna baino 30 egun lehenagoko epean egiten denean.

E. Finantza aktiboak aldi batez lagatzeko eragiketak, berrerosteko akordioarekin.

U. Kooperatibak. Ekarpenen itzulketa.

V. Kooperatibak. Ekarpenen “inter vivos” eskualdaketa.

X. Kooperatibak. Ekarpenen “mortis causa” eskualdaketa.

Z. Kooperatibak. Ekarpenak: eskubide errealen eraketa edo lagapena.

79

Zenbakizkoa

KODEAREN GAKOA.

Eremu honetan jarraian ageri diren zenbakietako edozein jarriko da, “JAULKITZAILEAREN KODEA” eremuaren edukia identifikatzeko.

1. Jaulkitzailearen kodea bat dator IFZ batekin.

2. Jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio.

3. Jaulkitzailearen kodea ISIN kodea esleitua ez duten atzerriko balioei dagokie.

80-91

Alfazenbakizkoa

JAULKITZAILEAREN KODEA.

Jaulkitzailea identifikatzeko beteko da eremu hau.

Honako hau adieraziko da:

1. Oro har, jaulkitzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da (“KODEAREN GAKOA” eremuaren kasua, 79. idazgunea, 1 zenbakidun balioarekin konfiguratua).

2. IFZrik ez duten finantza-aktiboen eta higigarrien beste balore batzuen kasuan, ISIN kodea jarriko da, esleitua izanez gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren uztailaren 28ko 2/2010 Zirkularraren arabera eratua (zirkular hori finantza balore eta beste finantza tresna kodifikagarri batzuei eta kodifikazio prozedurari buruzkoa da), (“KODEAREN GAKOA” eremuaren kasua, 79. idazgunea, 2 zenbakidun balioarekin konfiguratua).

3. Gainerako kasuetan (IFZrik edo ISIN koderik gabeko finantza-aktiboak eta higigarrien beste balore batzuk), “ZXX” gakoa jarriko da, eta “XX” herrialde jaulkitzailearen kodea izanen da, indarra duen herrialdeen kodifikazioaren arabera (“KODEAREN GAKOA” eremuaren kasua, 79. idazgunea, 3 zenbakidun balioarekin konfiguratua).

92

Alfabetikoa

KODE MOTA.

Eremu honetan behean agertzen diren letretatik edozein erabiliko da, “BALOREEN KONTUAREN KODEA” eremuaren edukiaren azalpena identifikatzeko:

“C” Baloreen Kontuaren Kodearen bidezko identifikazioa.

“O” Beste identifikazio bat.

93-112

Alfazenbakizkoa

BALOREEN KONTUAREN KODEA.

Datu hau jarriko da eredu honen xedeko errentak edo kapital higigarriaren etekinak sortu dituzten baloreen kobrantzaren kudeaketa, administrazioa eta gordailua finantza entitate baten esku daudenean. Hortaz, aitortzailea ez bada kapital higigarriaren etekin edo errenta horiek sortu dituzten baloreen kobrantzaren kudeaketaz, administrazioaz eta gordailuaz arduratzen den finantza entitate bat, eremu hau ez da inolaz ere bete beharko. Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

Entitatearen kodea: lau digitu.

Sukurtsalaren kodea: lau digitu.

Kontrol digituak: bi digitu.

Kontu zenbakia: hamar digitu.

113

Alfazenbakizkoa

ORDAINTZEKO.

Eremu honetan “X” adieraziko da zerga ekitaldian sortutako hartutakoen kasuan, aitortzaileak haien ordainketak ekitaldi horretan egin ez baditu titularrak kobratzera aurkeztu ez direlako. Eremu honetan “X” jartzen den guztietan, hartzaile beraren gainerako eremuak (erregistroa) honela beteko dira:

HARTZAILEAREN IFZ: 999 999 999.

ORDEZKARIAREN IFZ: 999 999 999.

DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA: Ordaintzeko dauden baloreak.

PROBINTZIA (KODEA): edukirik gabe.

JATORRIA: dagokiona.

KODEAREN GAKOA: dagokiona.

JAULKITZAILEAREN KODEA: dagokiona.

KODE MOTA: edukirik gabe.

BALOREEN KONTUAREN KODEA: edukirik gabe.

SORTZAPENAREN ZERGALDIA: edukirik gabe.

EROSKETAREN EDO HARPIDETZAREN BALIOA: dagokiona.

ESKUALDAKETAREN, AMORTIZAZIOAREN, ITZULKETAREN, TRUKEAREN EDO BIHURKETAREN BALIOA: dagokiona.

MURRIZKETEN ZENBATEKOA: dagokiona.

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA: dagokiona.

ATXIKIPENAREN %: dagokiona.

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK: dagozkionak.

Hartzaileari buruzko datuen informazioa ordaintzeko dauden etekinak edo errentak hartzaileari ordaintzen zaizkion zerga ekitaldi bereko aitorpenean sartuko da. Horrelakoetan, etekinak edo errentak ordaintzen diren ekitaldiko aitorpenean, “SORTZAPENAREN EKITALDIA” eremuan etekin edo errenta horiek sortu ziren ekitaldiko lau zifrak adieraziko dira, nahiz eta ordaintzeko egon titularrak kobratzera aurkeztu ez zirelako.

114-117

Zenbakizkoa

SORTZAPENAREN ZERGA-EKITALDIA.

Aitorpen honi dagokion ekitaldian ordaindutako etekin edo errenten sortzapenaren ekitaldiko lau zifrak adieraziko dira, sortzapena aurreko ekitaldietakoa izan arren, titularrak ekitaldi honetan kobratzera aurkeztu badira. Kasu horretan ez bada, eremu hau ez da inola ere beteko.

“Eskualdaketa, amortizazio, itzulketa, truke edo bihurketaren balioa” izeneko eremuan adierazten direnean erretornuak, estornuak edo kapitalizatutako beste zenbateko batzuk, zenbateko horiek egozten zaizkion ekitaldiaren lau zifrak adieraziko dira.

118-130

Zenbakizkoa

EROSKETAREN EDO HARPIDETZAREN BALIOA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Erosketaren edo harpidetzaren balioa ikurrik eta dezimalik gabe adieraziko da, baina, ondorio horretarako, ez dira gutxituko eragiketari loturiko gastu osagarriak. Erosketaren balioa izanen da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 75. artikuluko 2. apartatuan (erregelamendu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) eta Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren 44.5 artikuluan (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako testuaren arabera) aipatzen den erosketaren egiaztagirian jasotzen dena.

1999ko urtarrilaren 1ean baino lehen jaulkitako finantza-aktiboen kasuan (etekin esplizitua izan dutenak), erosketaren prezioa egiaztatzen ez bada, eremu honetan aktiboaren jaulkipenaren balioa adieraziko da, abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren 5. zenbakian xedatutakoari jarraikiz.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 64.3.e) artikuluan aipatzen den kupoiaren mugaeguna baino 30 egun lehenago egiten diren finantza-aktiboen eskualdaketen kasuan (halakoetan, “D” letra idatzi beharko da “JATORRIA” izeneko eremuan), bete gabe utzi beharko da “EROSKETAREN EDO HARPIDETZAREN BALIOA” izeneko eremua.

Zenbatekoak euroen zentimotan adierazi beharko dira. Hortaz, kopuruak dezimalik gabekoak izanen dira beti.

131-143

Zenbakizkoa

ESKUALDAKETAREN, AMORTIZAZIOAREN, ITZULKETAREN, TRUKEAREN EDO BIHURKETAREN BALIOA

Eskualdaketaren, amortizazioaren, itzulketaren, trukearen edo bihurketaren balioa ikurrik eta dezimalik gabe adieraziko da, “Jatorria” izeneko eremuan adierazitako kontsignazioaren arabera. Horren ondorioetarako, eragiketaren gastu osagarriak ez dira deskontatuko.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduren 64.3.e) artikuluan aipatzen den kupoiaren mugaeguna bete baino 30 egun lehenagoko epearen barruan egiten diren finantza-aktiboen eskualdaketen kasuan (halakoetan, “D” letra idatzi beharko da “Jatorria” izeneko eremuan), bete gabe utzi beharko da “Eskualdaketaren, amortizazioaren, itzulketaren, trukearen edo bihurketaren balioa” izeneko eremua.

“Jatorria” eremuan U gakoa adierazi baldin bada, dagokion zenbatekoa adieraziko da.

“Jatorria” eremuan V, X edo Z gakoa adierazi baldin bada, eremua beteko da ekarpenek eskualdaketaren edo eskubide errealen eraketa edo lagapenaren datan duten balorazioarekin.

Itzulketaren edo eskualdaketaren balioaren doikuntza direnez, eremu hori bera erabiliko da erretornuak, estornuak eta kapitalizatutako beste zenbateko batzuk adierazteko, itzulketarako edo “mortis causa” eskualdaketarako eskubidearen aitorpenak ondorioak dituen urteari dagozkionak; “Sortzapena” eremuan adieraziko da zenbateko horiek zer ekitaldiri dagozkion.

Zenbatekoak euroen zentimotan adierazi beharko dira. Hortaz, zenbatekoak dezimalik gabekoak izanen dira beti.

144-156

ZEROAK

157-169

Alfazenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA

Eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa adieraziko da: “Eskualdaketaren, amortizazioaren, itzulketaren, trukearen edo bihurketaren balioa” eremuan adierazitako kopurua ken “Eskurapenaren edo harpidetzaren balioa” eremuan adierazitakoa, ikur eta guzti.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 64.3.e) artikuluan aipatzen den kupoiaren epemuga bete baino 30 egun lehenagoko epearen barruan egindako finantza-aktiboen eskualdaketetan kupoi korrituaren parekoa den prezio zatiari atxikipena egin bazaio (eta, hortaz, “Jatorria” eremuan “D” letra jarri bada), atxikipenaren oinarria izanen da eskualdatutako balioaren kupoi korrituaren parekoa den prezio zatia.

Eremu hau honela banatzen da:

157

IKURRA. Alfabetikoa.

Aurreko eragiketa horretan lortutako zenbatekoa negatiboa bada, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriunez beteko da.

158-169

ZENBATEKOA. Zenbakizkoa.

Aipatutako eragiketa horren zenbatekoa ikurrik eta dezimalik gabe adieraziko da.

Zenbatekoak euroen zentimotan adierazi beharko dira. Hortaz, zenbatekoak dezimalik gabekoak izanen dira beti.

170-173

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN %.

Kasu bakoitzean aplikatutako atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea jarriko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

170-171

OSOA. Zenbakizkoa. Osoko zatia: Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

172-173

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala: Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

174-186

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

“ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan adierazitako zenbatekoari “ATXIKIPENAREN %” eremuan atxikipenak edo konturako sarrerak egiteko adierazi den portzentajea aplikatzearen ondoriozko emaitza adieraziko da.

Aurrekoa gorabehera, eremu honetan zero adieraziko da “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan adierazitako zenbatekoa negatiboa denean.

187

Alfabetikoa

LOTURA.

“V” adieraziko da hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna denean, aitortutako kapital higigarriaren etekinak entitate lotuetatik baldin badatoz. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

188-250

-

ZURIUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

* Eremu zenbakizko guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta ez den besterik agintzen eremuaren deskripzioan.

Iragarkiaren kodea: F2117847