281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAO

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Amillaoko Kontzejuak, 2021eko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Amillaon, 2021eko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, José Daniel Sainz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2117088