28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

124E/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina onesten duena.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak abuztuaren 13an emandako 80E/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua.

Foru aginduak honako hau dio: “Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea, determinazio hau erantsita, Ondare Historikoaren Zerbitzuak egindako txosten sektorialekin bat etorriz: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/217 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluaren arabera, determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkeztu behar da gehienez hiru hilabeteko epean”.

Eta horrenbestez, honako hau agintzen da:

–“1. Behin betiko onestea Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, determinazio hau ezarrita: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”, eta Udalari eskatzen zaio determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkez dezala hiru hilabeteko epean, gehienez”.

–“4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin hori aurkeztu beharko da, ziurtatuta”.

2020ko azaroaren 13an, Orbaizetako Udalak 1027041 eskabidea erregistratu zuen, udal idazkaritzaren ziurtagiri batekin, 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari buruzkoa, non egiaztatzen baita Udal Plan Orokorraren testua onetsi dela foru aginduan jasotako determinazioa bildu gabe, “autonomia lokalaren kontrakoa delako”.

Orbaizetako Udalak ziurtagiri horrekin batera aurkeztutako dokumentazioan Udal Plan Orokorraren araudiaren zatia baizik ez dago, abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Aginduak eskatzen zion zuzenketa gabe, Udal Plan Orokorra osatzen duten gainerako agiriak falta badira ere.

2020ko azaroaren 20an iragarki bat argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Udalak 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari buruz, Udal Plan Orokorraren araudiaren zatiarekin batera, baina goian aipatutako determinazioa jaso gabe, hots, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Aginduaren bidez eskatu zena.

Orbaizetako Udal Plan Orokorra onesteko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.16.b) artikuluan jasotako aurreikuspena erabili zen, zeinaren arabera bidezkoa baita udal plan orokorrak behin betiko onestea aurreko hamabosgarren apartatuan ezarritakoa betetzeko behar diren determinazioak ezarriz. Halakoetan, Udalak determinazio horiek jasotzen dituen testu bategin bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epearen barruan. Baldin eta udalak ez badu plan zuzendua epe horretan aurkezten, eskumena duen departamentuko titularrak testu bategin hori onetsi eta argitara ematen ahalko du”.

Kontuan harturik Udalak Udal Plan Orokorraren testua onetsi duela zuzenketa hori egin gabe, hots, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Aginduaren bidez agindu zitzaiona, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluan xedatutakoarekin, ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, eta Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina ofizioz egin ondoren, determinazio hori eta guzti, bidezkotzat jotzen da testu bategin hori onestea eta argitaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina onestea, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ofizioz prestatu duena, non jasotzen baita Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri zen determinazioa.

2. Abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Foru agindu horren testua eta onetsi den Udal Plan Orokorraren testu bategina foru agindu honi erantsitako eranskinean jaso dira.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Orbaizetako Udalari jakinaraztea. Azken horri, gainera, onetsitako testu bateginaren kopia bat igorriko zaio.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 30ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA

80E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Orbaizetako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea, determinazio hau erantsita, Ondare Historikoaren Zerbitzuak egindako txosten sektorialekin bat etorriz: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/217 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluaren arabera, hiru hilabeteko epean determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkeztu behar da.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, determinazio hau ezarrita: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”, eta Udalari eskatzen zaio determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkez dezala hiru hilabeteko epean, gehienez.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Orbaizetako Udalari jakinaraztea, testu bategin ziurtatua bidal dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin hori aurkeztu beharko da, ziurtatuta.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra (PDFa) (*).

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: F2100402