279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2022ko karga-tasak

Carcarko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ezarri beharreko karga-tasak.

• Lurraren kontribuzioa: % 0,21eko karga-tasa.

• Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,10 indizea.

• Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3ko karga-tasa.

• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Karga-tasa: % 14, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2116868