274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-EXT-10

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2021eko azaroaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesioaren eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, iraungi delako: Arakil ibaian 10.500 l/s-ko ur aprobetxamendua egitea, “Lakuntzako zentral hidroelektrikoa” izenekoan energia elektrikoa ekoizteko, Lakuntzako udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Utargi SLri egin zitzaion, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2000ko apirilaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez. Kontzesioaren eskubidea Ur Erregistroko A atalean, 19. liburuan, 27. orrian inskribatua dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost (25) egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo horren web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Informazio Publikoaren Zerbitzuan, Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza, bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara), eta beharrezkoa da horretarako aldez aurretik hitzordua eskatzea 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2116627