274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Ordenantza fiskala, Hirigintzako kontsulten tramitazioen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako kontsulten tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza fiskala jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Ukarren, 2021eko azaroaren 22an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2116568