274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 138. lurzatiko UE 3 unitatean. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-lurzoru finkatugabeko UE 3 unitatearen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, María Jose Laguna Sarriak sustatua. Helburua da lagapena ezartzea Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 138. lurzatiko bide sarerako.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tebasen, 2021eko azaroaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2116378