274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan partziala, Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-NOV-21 (4/US).

«Ikusirik Plan partziala, Iruñeko Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua) dokumentua, Aragon Terroba Ik, Lamana Pastor Lk eta Ramirez Sanchez JMk 2021eko azaroaren 5ean tramitera aurkeztua El Sario SL ordezkatuz. Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2021eko azaroaren 5ean emandako txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Plan partziala, Udal Planeko S-2 sektorearen UI XIXan (ARS-4ko banaketa eremua) dokumentua, El Sario SLk eta Jamyda Patrimonio SLk sustatua, helburu duena sektorearen antolamendu xehatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia jartzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Aragon Terroba Iri, Lamana Pastor Lri eta Ramirez Sanchez JMri El Sario SL ordezkatuz, Iruñerriko Mankomunitateari eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, bidezko txostena eman dezaten.

4. Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorrari, Ingurumen txosten estrategikoa eman dezan.»

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2116453