274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketako Plan Berezia 1. poligonoko 76. eta 77. lurzatietan. Hasierako onespena

Etxalarko Udalbatzak, 2021eko azaroaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Etxalarko 1. poligonoko 76. eta 77. lurzatietan. Mikel Goyeneche Picabea jaunak eta Idoia Iparragirre Oiartzabaln andreak sustatu dute plana.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Etxalarren, 2021eko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2116400