272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako tokiko jaiegunak.

Lehena.–Horrenbestez, honako hauek dira aste barreneko jaiegunak Udalaren zerbitzuko langileentzat, 2022. urterako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 1a: Arrosarioko Ama Birjina.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Egutegia urteko lanorduen kopuruaren arabera arautze aldera, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan eta zerbitzu osagarrietan aritzen diren langileentzat: irailaren 2a, urriaren 31 eta abenduaren 5a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.

Epeak kontatzeko, egun baliogabe deklaratzen dira 2022ko larunbat eta igande guztiak, bai eta lehenengo bi apartatuetan aipatutako egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2116360