272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2900/2021 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 436/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1789/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 2361/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2021eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko honako hauek: Luis Miguel Arrondo Martinez jauna, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandakoa; Luis Calatayud Yuste, Elisa Achaerandio Alvira eta Itziar Berrospe García jaun-andreak, igoera txandakoak; eta Izaskun Sáinz Lezaun eta Mikel Irurita Iraizoz jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

IZEN-DEITURAK

TXANDA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

ARRONDO MARTÍNEZ, LUIS

Desgaitasuna dutenentzako txanda

0007928

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

CALATAYUD YUSTE, LUIS

Igoera txanda

0000926

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

ACHAERANDIO ALVIRA, ELISA

Igoera txanda

0000923

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

BERROSPE GARCÍA, ITZIAR

Igoera txanda

0006903

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

SAINZ LEZAUN, IZASKUN

Txanda irekia

0007265

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

IRURITA IRAIZOZ, MIKEL

Txanda irekia

0007470

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIK. ETA DIGITALIZAZIOKO ZN

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

Iragarkiaren kodea: F2116007