272. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2022ko zerga, tasa eta prezio publikoen gaineko ordenantzak eta arauak. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.

Ikusirik ordenantza fiskalak, prezio publikoen gaineko arauak, ekonomia-jardueren gaineko zergaren indizeen eskala, eta lurraren kontribuzioaren karga-tasak 2022rako biltzen dituen espedientea, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin, eta ezaguturik Kontu-hartzailetzaren txostenak, barnean dela azterketa tekniko ekonomikoa;

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–2022ko urtarrilaren 1etik aurrera lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau onestea:

–%0,2302.

Bigarrena.–Egungo indizeen eskala mantentzea 2022rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

–Indizea: 1,4.

Hirugarrena.–Onestea zerrendatzen diren udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen dituzten ordenantza eta tarifen eranskinak. 2022ko ekitaldian %4,1 gehituko zaie (2020ko iraila-2021eko iraila, urtetik urterako KPIa). Espedientean jaso dira haien testu bateginak.

Ordenantza fiskalak eta arauak:

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena irekitzeko lizentzien tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena zangak irekitzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena merkataritza ez egonkorra (merkatu txikia).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren hilerriko zerbitzuak emateko tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena herritarrek herri-lurrak erabiltzea.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena lehen erabilerarako lizentziak ematea.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak.

–Araua, materialak lagatzeko eta zerbitzu pertsonalak emateko.

Laugarrena.–Onestea okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zergaren karga-tasak. Hona:

–Lehen urtea: %0,25.

–Bigarren urtea: %0,50.

–Hirugarren eta hurrengo urteak: %1,5.

Bosgarrena.–2022ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanen dituztela, lurren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Koefizienteak automatikoki eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako indarreko gehieneko koefizienteen arabera.

Seigarrena.–Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean jartzea, aditzera emanez alegaziorik ez bada aurkezten haren aurka, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Beriainen, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2116180