268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, tramitazioko laguntzailearen lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Alkatetzak azaroaren 2an emandako 2042/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren deialdia eta oinarriak, goian aipatutako lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko.

Deialdia eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

I.–Deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriak

1. Izaera: aldi baterako kontratatzeko langileak / prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko langileak.

2. Izena: tramitazioko laguntzailea (C maila/taldearekin parekatuta).

3. Kokapena egitura organikoan: bete beharreko premien arabera.

4. Bete beharreko eginkizunak edo lanak:

Hautatzen direnek kudeaketako eta tramiteko administrazio lanak eginen dituzte, oro har, eta beren mailari eta kategoriari dagozkien eginkizun guztiak beteko dituzte, eta jendeari laguntza eta informazio orokorra emanen diote Udalarekin zerikusia duen edozein gaitan, Herritarrendako Laguntza Zerbitzurako zehaztutako edukien barrenean.

Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez den orotan, eta udal honi dagokionez, jarraituko zaio Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den Akordioan ezarritakoari.

Lanaldiaren araubidea egokituko da zerbitzuaren beharretara, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

II.–Deialdia, zerrenda bat osatzeko, Tuterako Udalaren zerbitzuan aritzeko tramitazioko laguntzailearen lanpostuan, aldi baterako kontratuarekin

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da zerrenda bat osatzea, oposizio bidez, aldi baterako kontratazioaren bitartez tramitazioko laguntzailearen lanpostuan aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Tratatuen arabera, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

D) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

E) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Kopia konpultsatuak aurkeztuko dira horretarako.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna leporatu ahalko zaie.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, bai eta hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Hautapen-prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua gauzatuko da bat etorriz Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauekin. Arau horiek IV. apartatuan zehazten dira.

4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Orobat, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriak ezartzen duena: aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutatik bat, lehenbizikoa, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, hautaprobak gainditu badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin.

Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalak, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak araututakoari (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.

III.–Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, tramitazioko laguntzailearen lanpostuan prestakuntzan aritzeko, Tuterako Udalaren zerbitzuan

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat oposizio bitartez osatzea, tramitazioko laguntzailearen lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Tuterako Udalaren, Ur Batzordea erakunde autonomoaren eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren zerbitzuko langile finkoa izatea, D edo E mailakoa.

B) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.C) apartatuan eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean, prestakuntzarako zerbitzu berezien ebazpena formalizatu aurretik.

Agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira eta, gainera, leporatzen ahalko zaie parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan.

2.3. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, bai eta hautapen-prozesuak irauten duen bitartean eta deialdiko lanpostuan aldi batez aritu bitartean ere.

3.–Hautapen-prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua gauzatuko da bat etorriz Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauekin. Arau horiek IV. apartatuan zehazten dira.

4.–Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

Hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dira, jarraikiz osoko bilkurak hartutako erabaki horri, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta aplikatzekoa den gainerako araudiari.

IV.–Bi deialdietarako arauak

1.–Eskabideak.

1.1. Deialdiko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Plaza Vieja, 1 edo Frontón kalea, 1) aurkeztu beharko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), 15 egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

1.2. Eskabideak deialdiko eranskinetan ageri diren ereduaren araberakoak izanen dira, izangai bakoitzak aukeratu txandaren arabera (aldi baterako kontrataziorako txanda edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko txanda), eta Internet bidez egonen dira eskuragarri, www.tudela.es webgunean, deialdiaren aipuan.

Izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

1.3. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, horretarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

1.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

1.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.–Izangaien onarpena.

2.1. Onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta Herriko Etxeko iragarki-taulan (Plaza Vieja, 1) eta Udalaren www.tudela.es webgunean argitara dadila aginduko du. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko zerrenda gisa.

2.2. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdietan eskatutako baldintzak. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.–Kalifikazio epaimahaia.

3.1.–Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Verónica Gormedino López, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Carlos Aguado Huguet, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Silvia Sánchez Fernández, Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Alicia Martínez Losantos, Tuterako Udaleko informatikako teknikaria.

Epaimahaikidea: María de Irache Lanz Peón, Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko tramitazioko laguntzailea.

Ordezko epaimahaikidea: José Luis Garro Galarreta, Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko tramitazioko laguntzailea.

Epaimahaikidea: Antonia Gracia Enériz, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Daniel López Pérez, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Ana Rosa Valero Gómez, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Jesús Zueco Sánchez, Tuterako Udaleko administrari-ofiziala.

3.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute kalifikazio epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

3.3. Kalifikazio epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia ezarriko ditu, eta behar den denboraz argitara emanen.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, bertan kideen gehiengo osoa izan ezean. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

3.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabeherak.

3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

4.–Hautapen sistema: oposizioa.

4.1. Honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa, teoriko-praktikoa. Idatziz erantzutea deialdiko II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzko 30 galderari. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira.

Lehen ariketa egiteko ordubete izanen da gehienez.

–Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa. Epaimahaiak proposaturiko kasu praktiko bat edo batzuk ebaztea, gai zerrendako gaiei buruz (deialdiaren II. eranskina).

Bigarren ariketa egiteko gehieneko denbora 2 ordu izanen dira.

4.2. Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu ematen ahalko dira gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: 30 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 50 puntu gehienez.

4.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

4.4. Lehen eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira, salbu eta epaimahaiak bigarren ariketarako erabakitzen badu jendaurrean irakur dadila hura egindakoan.

4.5. Lehen ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak kalifikazioen zerrenda eta esleitutako plika zenbakia argitaratuko ditu udaletxeko iragarki-taulan eta webgunean, eta eguna, ordua eta tokia adieraziko ditu, plikak jendaurrean irekitzeko ekitaldia egiteko. Ekitaldiaren ondoren, izangaien zerrenda argitaratuko da, lortutako kalifikazioekin, eta, era berean, oposizioaren hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko da, gutxienez 48 ordu lehenago, aurreko apartatuan adierazitakoa salbu, eta plikak lehen adierazi bezala irekiko dira. Zerrenda www.tudela.es webgunean ere kontsultatzen ahalko da, lan eskaintzetan deialdiari buruz ageri den aiputik abiatuta.

4.6. Epaimahaiak erabakitzen ahalko du saio bakarrean egitea lehenbiziko eta bigarren ariketak. Hala izanez gero, bi ariketak batera eginen dira; lehenbizi, test motako zatia zuzenduko da, eta bigarrenik, test motako ariketa hori gainditu duten izangaien kasu praktikoen zatia. Ez da zuzenduko pliketako kasu praktikoen zatia, ez baldin bada test motako zatia gainditu.

4.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean bertan azaldutakoaren arabera.

4.9. Azken kalifikazio edo balorazioa aterako da oposizioaldiko bi ariketen puntuazioak batuz.

5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren araberakoa.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren araberakoa.

5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, halakoak ebatziko dira 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran Udalak hartu zuen erabakian arautu irizpideari jarraikiz (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa); hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioaren arabera eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoa eginez.

5.3. Ondotik, kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen-prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

6.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

I. ERANSKINA

Aldi baterako kontrataziorako eskabide eredua (PDFa).

Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2. gaia.–Tuterako Udalaren Erregelamendu Organikoa.

3. gaia.–Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuaren erregelamendua.

4. gaia.–Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea. Katastroak. Katastroetan eta Lur-ondasunen Erregistroan dagoen informazioa nola eskuratu.

5. gaia.–2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei irizpide teknikoak ematen dizkiena Udal Errolda kudeatzeko: ohar orokorrak. Izena emateko prozedura eta egiaztagiriak. Erroldatze kasu bereziak. Erroldako espediente motak. Atzerritarren egoitza-baimena berritzeko, iraungitzeko eta egiaztatzeko prozedura.

6. gaia.–Dokumentazio administratiboa. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, ebazpen administratiboak, espedientea administratiboa. Informazioa eta dokumentazioa erregistratzea eta artxibatzea.

7. gaia.–Windows10: saioa hastea sare batean. Mahaigaina eta haren elementuak; atazen administratzailea; Windows esploradorea; inprimagailuak; “hasi” botoia; ataza-barra; teklatuko metodo laburtu ohikoenak.

8. gaia.–Microsoft Word 2007.

9. gaia.–Microsoft Excel 2007.

10. gaia.–Googleren aplikazioak: Gmail, Drive eta Calendar.

Oharra: Gai guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari; nolanahi ere, egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahal ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L2115872