265. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza deialdi bat eta laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onesten dira, 691/2021 Errege Dekretuari jarraikiz, erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).

Ebazpen hori 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko erregistro zenbakia aipatu gabe utzi dela oharturik, ondotik zuzentzen da, ebazpenaren izenburuan sartuz:

“2723/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi bat eta laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onesten dituena, 691/2021 Errege Dekretuari jarraikiz, erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa). DDBN identifikazioa: 593072.”

Iruñean, 2021eko azaroaren 18an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2116374