1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
482/2021 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2022-2023 ikasturtera arte luzatzea ikastetxe batzuetako eskolaldi etengabea edo malgua.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 397/2021 Ebazpenaren bidez, prozedura bat ezarri zen eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek eska dezaten eskolaldi mota hori 2022-2023 ikasturtera luzatzea.
Zenbait ikastetxek eskolaldi etengabea edo malgua luzatzea eskatu diote Hezkuntza Departamentuari, 397/2021 Ebazpenak ezarritako baldintzei jarraikiz.
Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, 2021-2022 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zeukaten zenbait ikastetxeri baimena luzatzearen aldekoa.
Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuei eskolaldi etengabea ezartzeko baimena luzatzea 2022-2023 ikasturtera arte, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek I. eranskinean agertzen dira.
2. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuei eskolaldi malgua ezartzeko baimena luzatzea 2022-2023 ikasturtera arte, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek II. eranskinean agertzen dira.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
Iruñean, 2021eko azaroaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA
Eskolaldi etengabea ezartzeko baimena 2022-2023 ikasturtera luzatzea
IKASTETXEA | HERRIA |
San Babil HLHIP | Ablitas |
Gabriel Valentín Casamayor HLHIP | Oibar |
La Cruz HLHIP | Allo |
Sagrado Corazón Ikastetxea | Altsasu |
Zelandi HLHIP | Altsasu |
Virgen de la Cerca HLHIP | Andosilla |
Añorbeko HLHIP | Añorbe |
San Miguel HLHIP | Agoitz |
Sancho Ramírez HLHIP | Arguedas |
La Balsa HLHIP | Arroitz |
Urraca Reina HLHIP | Artaxoa |
Francisco Arbeloa HLHIP | Azagra |
Martín Azpilcueta HLHIP | Barasoain |
Beireko HLHIP | Beire |
Río Arga HLHIP | Berbintzana |
Beriaingo HLHIP | Beriain |
Mendialdea I HLHIP | Berriozar |
Araxes HLHIP | Betelu |
Santa Ana HLHIP | Buñuel |
Ermitaberri HLHIP | Burlata |
San Juan de Jerusalén HLHIP | Cabanillas |
Teresa Bertrán de Lis HLHIP | Cadreita |
Virgen del Soto HLHIP | Caparroso |
Virgen de la Oliva HLHIP | Zarrakaztelu |
Santa Vicenta María HLHIP | Cascante |
Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHIP | Kaseda |
Dos de Mayo HLHIP | Castejón |
Otero de Navascués HLHIP | Cintruénigo |
Ciudad de Corella HLHIP | Corella |
Cerro de la Cruz HLHIP | Cortes |
Virgen de Nievas HLHIP | Deikaztelu |
Santa Ana ikastetxea | Lizarra |
Andra Mari Ikastola | Etxarri Aranatz-Arbizu |
IKASTETXEA: | HERRIA: |
San Donato HLHIP | Etxarri Aranatz |
Doña Álvara Álvarez HLHIP | Faltzes |
Juan de Palafox HLHIP | Fitero |
Virgen del Rosario HLHIP | Fontellas |
Elías Teres HLHIP | Funes |
Santos Justo y Pastor HLHIP | Fustiñana |
Atakondoa HLHIP | Irurtzun |
Arrano Beltza HLHIP | Iturmendi |
Oihanzabal HLHIP | Jauntsarats (Basaburua) |
Lakuntzako Herri Eskola HLHIP | Lakuntza |
San Miguel HLHIP | Larraga |
Doña Blanca de Navarra HLHIP | Lerin |
La Milagrosa ikastetxea | Lodosa |
Ángel Martínez Baigorri HLHIP | Lodosa |
Santa María HLHIP | Los Arcos |
Irunberriko San Juan HLHIP | Irunberri |
San Bartolomé HLHIP | Martzilla |
Santa Ana HLHIP | Mélida |
Nuestra Señora de los Dolores ikastetxea | Mendabia |
San Francisco Javier HLHIP | Mendabia |
Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP | Mendigorria |
Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP | Milagro |
San Benito HLHIP | Miranda Arga |
Santa Bárbara HLHIP | Elo |
Honorio Galilea HLHIP | Monteagudo |
Mardones y Magaña HLHIP | Murchante |
Raimundo Lanas HLHIP | Murillo el Fruto |
San Miguel HLHIP | Noain |
Obanosko HLHIP | Obanos |
Domingo Bados HLHIP | Olazti |
Príncipe de Viana HLHIP | Erriberri |
San Salvador HLHIP | Oteitza |
Lago de Mendillorri HLHIP | Iruña |
Ermitagaña HLHIP | Iruña |
García Galdeano HLHIP | Iruña |
Iturrama HLHIP | Iruña |
Mendigoiti HLHIP | Iruña |
Mendillorri HLHIP | Iruña |
Nicasio de Landa HLHIP | Iruña |
San Francisco HLHIP | Iruña |
San Jorge HLHIP | Iruña |
Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP | Iruña |
Juan Bautista Irurzun HLHIP | Azkoien |
Pitillasko HLHIP | Pitillas |
Ximénez de Rada HLHIP | Arrada (Murillo el Cuende) |
San Bartolomé HLHIP | Ribaforada |
Alfonso X “El Sabio” HLHIP | San Adrián |
Luis Gil HLHIP | Zangoza |
Nuestra Señora de la Asunción HLHIP | Santakara |
Nuestra Señora del Rosario HLHIP | Sartaguda |
Virgen de las Nieves HLHIP | Sesma |
Marqués de la Real Defensa HLHIP | Tafalla |
Garces de los Fayos Ikastola | Tafalla |
Elvira España HLHIP | Tutera |
Griseras HLHIP | Tutera |
Huertas Mayores HLHIP | Tutera |
Monte San Julián HLHIP | Tutera |
Tutera Torre Monreal HBIP | Tutera |
San Miguel HLHIP | Uharte Arakil |
Uxueko HLHIP | Uxue |
Urrotz HLHIP | Urdiain |
Urrotz HLHIP | Urrotz-Hiria |
Félix Zapatero HLHIP | Valtierra |
Ricardo Campano HLHIP | Viana |
El Castellar HLHIP | Alesbes |
San Veremundo HLHIP | Villatuerta |
II. ERANSKINA
Eskolaldi malgua ezartzeko baimena 2022-2023 ikasturtera luzatzea
IKASTETXEA | HERRIA |
Zumadia HLHIP | Abartzuza |
Iñigo Aritza Ikastola | Altsasu |
Lokiz HLHIP | Antzin |
Herri Eskola HLHIP | Arbizu |
Auritz HLHIP | Auritz |
Auzperri HLHIP | Aurizberri |
Eulza HLHIP | Barañain |
Los Sauces HLHIP | Barañain |
Hilarión Eslava HLHIP | Burlata |
Virgen de Gracia HLHIP | Cárcar |
Lizarra Ikastola | Lizarra |
Iragarkiaren kodea: F2116009