264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urriaren 27an emandako 2584E/2021 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 7 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Ebazpen horren 2. atalean akats bat egin dela ikusirik, bidezkoa da honela zuzentzea:

–Honela dioen tokian: “3 lanpostu huts Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Lanpostu zenbakiak: 60966, 67714 eta 68247.”

–Honela behar du: 3 lanpostu huts Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Lanpostu zenbakiak: 60966, 67714 eta 67247.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2116142