260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2115757