260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1739E/2021 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz esleitzen dituena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu huts batzuk.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 361E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak maiatzaren 18an eman 1048E/2021 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ekainaren 15ean eman 1279E/2021 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

–O-NOZko lekualdatzea:

  • Fernandez Zabalza, Ainarari 71205 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
  • Veiro Pérez, Angelari 68591 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.
  • Campos Marcos, María Joséri 71236 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

–Lekualdatze nazionala:

  • Andrés Fernández, M.ª Eugeniari 71164 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2021eko azaroaren 22an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera.

Iruñean, 2021eko azaroaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2115756