258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1570. lurzatian. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2021eko urriaren 26an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1570. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Sustatzaileak dira César Vicente, Ana Collado, Igor José Musitu eta Sara Abadía.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2021eko urriaren 26an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2115336