258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4697E/2021 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren gastua aldatzen eta gehitzen duena. DDBN identifikazioa: 547824.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 9ko 52E/2021 Ebazpenaren bidez, 4.000.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateak diruz laguntzeko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik, 2021eko gastuen aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 52E/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 500.000 euro gehitzea. Deialdi horren helburua da langabeak kontratatzeko dirulaguntzak ematea Nafarroako toki entitateei, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, bere 12. artikuluaren bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki entitateetara bideratutako dirulaguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 500.000 euro gehituta. Deialdi horren helburua da interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzea.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuan 500.000 euro gehiago baimentzea, 2021eko gastu aurrekontuko “Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko urriaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2115638