258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

U3 sektorea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea U3 sektorea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, U3 sektoreko konpentsazio batzordeak sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Azkoienen, 2021eko urriaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2115297