2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa,
%10eko jaitsierarekin
Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa, lote baten oihan aprobetxamendua adjudikatzeko, %10eko jaitsierarekin (PEFC 129/2012 baso-ziurtagiria):
1. lotea:
–Parajeak: Akerregi eta Intzinberri.
–Espezieak: Quercus rubra.
–Bolumena: 1.178,28 m³ (507,20 m³ egur eta 671,09 m³ enbor).
–Oin kopurua: 1.702.
–Tratamendu mota: bakantzea eta arraseko mozketa.
–Lizitazioaren prezioa: 23.848,55 euro, BEZik gabe.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.
Lesakan, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2115619